Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 06a

Abeille-Flandre

Frantzia guziko itsas-untzi famatuenetarik ginuen aspaldian Abeille-Flandre delakoa, luzaz Brest portuan kokatua, azken urte hauetan Toulonen. Berrogoi bat urtez harat eta hunat ibilia, laguntza beharretan zirenen sokorritzeko. Itsasoan galtzeko arrisku handian ziren bi mila jende baino gehiago ba salbatuak untzi hortako itsasturi baliosek. Bere aldia eginik, eta zoin ederki, untzi paregabe hori gelditu da, azken ibilaldia egin du Bretainia aldera eta han gaitzeko ongi etorri kartsua egin...

Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 06a

Urzumuko Mariarekin otoitzean

Hor zaude, Urzumu gainean, besoetan duzun semea eskaintzen duzula Itsasuri bai eta gizarte guziari. Fededunak ziren, Maria, zure itxura hori hor eraiki zutenak, orain dela mende bat inguru. Sinesten zuten, haien fedearen lekuko, hor zaitugu.

Maria, lagun nezazu otoitz hau umiltasunekin egiten. Zutan, zeru lurren erregina baino nahiago dut ikusi, orain dela bi mila urte, Nazarete herrian, isiltasunean, ereman zinuen bizia. Ikusten zaitut herri hortako emazte gaztea, zoriona hedatzen...

Euskal diaspora | 2022ko Urriaren 06a

Euskaldun-Mi'kMaq, Kirmen Uribe, genero indarkeria, Madril eta Brusela

MONTREAL, QUEBEC. Kantaldi eta hitzordu berezi eta hunkigarria hain segur heldu den ostiralekoa Montrealen, euskaldun eta Mi'kMaq herrietako musikak elgarrekin entzunen baitira. Oroit dezagun bi herrien arteko harremanak XV. menderaino eramaten gaituela, euskal baleazaleak Ternua eta San Laurendi aldeko eremuetara joaten ziren garaietara, eta Mi'kMaq-tarrek euskarazko hitzak zeuzkan pidgin bat sortu eta mintzatzera heldu zirela, euskaldunekin tratuetan. Historia gogoan, eta...

Ba ote dakixu? | 2022ko Urriaren 06a

Kubako misilen krisialdia (1/3)

Duela 60 urte, 1962ko urrian, mundua gerla nuklear batetarik doi doietan eskapatu zen. Bigarren mundu-gerlaren ondotik, mundua bi zatitan bereizi zen, ekialdeko blokea alde batetik, Sobietar Batasunaren gibelean, mendebaldeko blokea beste aldetik, Amerikar Estatu Batuen gibelean. "Gerla hotzaren" denbora zen, konfrontazio zuzenik gabeko borroka hori deitua izan den bezala. Gatazka odoltsuak izan ziren halere (Koreako edo Vietnamgo gerlak, besterik aipatu gabe) eta, zenbait aldiz, bi potentzia nu

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

Arbonako Berruetako funtsak zaindu nahian

ELB, Lurzaindia eta kolektibo desberdinetako ordezkariak, Borotra familiaren Harriague notariaren bulegora sartu dira. Arbonako Berruetako 12ha lur 200.000€ko prezio espekulatiboan saltzekotan dira, SAFERaren erosteko lehentasun eskubidea saihestuz. Harriague notarioaren bidez, Borotrak lur horiek "nue-propriété" bezala salduko ditu. Erran nahi baitu printzipioz erosleak ondasun hori eskuratuko duela, baina lurren gozamenaren jabe izan gabe.

Estrategia horren ondorioz, SAFERaren...

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

IMMIGRAZIO LEGEA

Emanuel Macron beti bezain sinestezina da. Ezin aldatua. Aurkia behin, eta gero ifrentzua, biak bere ditu: duela bi urte Amishak gaitzetsi eta orain guziok Amish bilakatu behar dugula errepikatzen digu. Laster, erretreten erreforma, Segurtasun Sozialaren lege emendakinarekin batera iraganaraziko du, sindikatuen, gorputz sozialeko partaideen, denen gainetik airez aire pasatuz. 65 urtetan utzi beharko dugu lankia, eta ontsa kontent oraino, lanean ez hiltzeaz.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016