Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 02a
Joan den hilabetean, kalapita politiko judizialak mindu dira Estatu Batuetako administrazioa eta adimen artifiziala kudeatzen duen Anthropic enpresaren artean. Dario Amodei Anthropic enpresaren buruak ez du onartu amerikar armadak adimen artifiziala batere mugarik gabe erabil dezan, Donald Trumpen kexadura piztuz. Teknologia berriek proposatzen dituzten aitzinamenduak osoki bereganatu nahi ditu armadak. Hortaz arranguratzen dira ere Fisika Kuantikoan ari diren ehunka ikerlari.
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 26a
Nazioarteko merkataritzaren parte bat itsasontzi bideetan oinarritzen da. Mundu osoko edukiontzien trafikoa, estatuentzat eta konpainientzat garrantzitsuak dira. Trafikoak geldituak direlarik munduko merkatuak ondorio ekonomikoak jasaiten ditu. Ekialde Hurbileko eskalada militarrak Ormuz itsasarteko trafikoa geldiarazi du, nazioarteko ekonomia inarrosiz.
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 19a
Aberats handi gehiago da munduan eta horien ontasun ikaragarriak ezin asmatuko heinean emendatzen ari dira. Munduan zehar aberats eta pobreen arteko leizea ari da beti eta gehiago handitzen. Aberastasun kontzentrazio okaztagarriarekin bere mugetara heldua da kapitalismoa. 80 pentsalari berezituek berriki plazaratu duten “Kapitalismoaren ondoko urratsak” izeneko liburuak erakusten dauku gizartearen kudeatzeko beste moldeak posible direla.
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 12a
Mendiko sokorri ateraldiak azken urte hauetan azkarki emendatu dira, gastu handiak eraginez. Mendiko aisialdiak biderkatu dira milaka pertsona ibiltzen direla. Bestalde klima aldaketaren ondorioz, elur elausoak, arroka erortzeak eta litatzeak usu gertatzen dira. Horiek kontutan hartu eta, frantses Kontu Auzitegiak sokorri ateraldiak ordaintzea proposatzen du.
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 05a
Aktualitate iluna bazterrean utzirik, munduko toki desberdinetan esperantza iturri diren hainbat etsenplu ditugu aipagai aste huntan. Denak dira oihana salbatzeko egin eta segitzen diren ekintza konkretuak eta emankorrak dira, izan Afrikan, Japonian edo Amazonian. Jende xumeek bultzaturik. Argibideak dira.
Mundu zabalean | 2026ko Otsailaren 26a
2022ko martxoan, Bretainian 50 bat militantek tren bat geldiarazi zuten laborantza industriaren negozioa salatzeko. Pareta bat muntatua izan zen trenbide erdian, trena gelditzera behartua izan zen eta ekintzaileek bagoietan zen garia uzkaili zuten. Auzia joan den abenduan iragan da, otsail huntan epaitegiak erabakia jakinarazi du.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016