Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Egunkaria irakurriz urtero ikusten dugu errepideko istripuak gertatu direla gidari zahar baten erruz, autopistan kontrako noranzkoan sartu delako, adibidez. Eta horrek logikoki beti ekartzen digu galdera bera: gidabaimenaren baliozkotasuna mugatu behar liteke adineko auto gidarientzat? Azterketa berri bat gainditzera bortxa genitzake?
Horrelako neurrien aldekoek diote gidatzeko gaitasuna adinarekin murrizten dela. Zeren eta begien bistakoa baita ikusmenaren, entzumenaren ala arretaren...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Duela 20 bat urte, Santa Maria eskolako ikasle ohiek, landatu zituzten sagarrondoen fruituak, gure aurtengo ikasleek bildu dituzte.
Buraso batzuk parte hartu zuten landatze horretan eskolan ikasle zirelarik. Aurten, heien haurrek baliatu dituzte heien lanaren fruituak.
Sagar horiekin, gelan fruitu entsalada, konpota, sagar deshidratatuak eta sagar jusa eginak izan dira, buraso baten laguntzarekin.
Uztaren parte bat Azkaineko zahar-etxeko aitatxi eta amatxieri banatua izan...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Urtea bururatzean Ordizian, oraino aurten ere, sekulako elkartasuna erakutsia izan da, urtero bezala Urruñako Ikastola eta Ziburuko Piarres...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Amerikar zientifiko bikote baten arabera, beroketa klimatikoari esker, ur edangarria pintaka eskainiko liguke itsasoak, gatza eta ura bereiztea lortzen badugu lurrinketaren edo baporizazioaren ondorioz. Fenomeno naturala dela ezin uka, hemen ez da puntako teknika nahaslerik sartzen, eta Elon Muskek lehorretan eraikiko litezkeen hidrogeno molekulak kaptatzeko egituretan inbestitzen ahalko luke Twitterren dirua galtzen aritzeko partez. Gainera, edangarria egiteko tratamendu ezberdinekin, metal...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
Urte berriak gure egunerokotasunean, bai eta haratago, aldaketa batzuk ekartzen ditu, herritarren onerako edo(ta) txarrerako.
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
2003an, Sarako bestetan, herriko ezkila-dorrea sutan zen. Ez dakigu xuxen nondik heldu zen sua, ez dugu sekula jakin. Halere, hogeita hamar minututan berrehun urteko ezkila urtu eta hautsi zen.
Urte batez, lurrean egon ziren ezkila-dorrearen habeak. Juan Gorriti zizelkariak galdegin zuen biltzen ahal zituenez, eskulturak egiteko. Beraz, habe horiekin ehun bat lan egin zituen Gorritik.
Eskultura batzuk salduak izan ziren ezkila berria diruztatzeko (saratarrek eta jende anitzek ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016