Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 15a
Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) kezkatua
Joan den astean Antton Curutcharry EEPko presidenteak eta Euskal Elkargoko presidente ordeak, Maider Behoteguy EEPko presidente-ordeak Departamenduaren izenean, Frédérique Espagnac EEPko 2. Presidenteordeak, Akitania Berriaren izenean, euskararen sailean hartzen ari den norabideari dagokionez ulermen eza adierazi nahi ukan dute.
Iragan den irailaren 14an, EEPko ordezkariek eta euskal parlamentariek osatu ordezkaritza Hezkuntza Nazionaleko ministerioan bildu zen, parean zituela estatuko ordezkariak.
Bilkura aski adeitsua eta eraikitzailea izan zenak, bilakaera eta erantzun zehatzak agerian utzi zituen. EEPk brebeta diplomari buruz eman argudioak, Parisen argiak eta interesgarritzat onartu baziren, geroztik ez da ondoriorik izan, nahiz eta Errektore andereari iragan azaroan berriz idatzi eta telefono bidez mezua igorri.
Baxoko eta Lizeoko erreformak eskualdeetako hizkuntzeri kalte egin diela onartu bada, joan den iraileko bilkura bururatzean elkarrekin onartu bazen gai horri buruzko bigarren bilkura baten beharra, gaur arte data berri baten proposamenik ez da etorri.
Are okerrago, joan den azaroan Max Brisson senatariak, irailean Parisen euskal delegazioak aurkeztu proposamenarekin bat egin zuenak, Hezkuntza Nazionaleko ministroari gai hau aipatu ziolarik, hunek ez zuen deus erran baxoa eta lizeoaren erreformaz. Alta EEPk gai hauek landu zituen Blanquer orduetako ministroak 2018an aurkeztu zuelarik baxoaren erreforma, baina gaurko Hezkuntza Nazionaleko ministroa brebetaz baizik ez da mintzatu. Erabakien egutegiari buruz erantzun argirik noiz ukanen den jakin gabe da, erakasleak azterketak prestatzeko garaian sartzen ari direlarik.
Azkenik, murgiltze erakaskuntzari buruz, Errektore andereak jakinarazi badu aurreikusteen zuela murgiltze eredu berriak idekitzea, ezinezkoa zaie konkretuki lan egitea, oraindik ez baitzaio EEPri erantzunik emaiten.
Gaur egun, Hezkuntza Nazionalak, elkarlanerako borondatearen seinaleak erakutsi zituenak eta
Erakundearen funtsezko izaera oroitarazi zuenak, "hizkuntza politikarako etxe amankomun" gisa definituz, ez du EEPrekin komunikatzen, urriaren 19an eta 21ean postaz gutun bat igorri zen Parisera, eta gero mezu elektronikoz, eskuratze-agiririk eta erantzunik gabe dira. Irakurtzen ahal da ulertezintasuna dela nagusi.














