Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?
RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.
Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta... Irakurri segida