Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Herriko Sozial Zentroa - Pierre Espil mediatekan - Ttattolan

Laguntzaileeri eskerrak
Laguntzaileeri%20eskerrak

Herriko Sozial Zentroa

Aurten ere auzapezak bereziki eskertu ditu Herriko Sozial Zentroaren laguntzaileak. Alabainan 51 dira urte guzian musutruk ondoko egitate batean parte hartzen dutenak:

12k astero 21 haur eta gazte sustengatzen dituzte eskola lanetan lehen mailatik lizeoraino. Bestalde frantses kurtsoak emaiten zaizkie helduei, bost laguntzaileeri esker.

Janari banaketa: hemeretzi pertsonek parte hartzen dute ekintza hortan. Jaz 30 tona janari eman zaie 310 pertsoneri erran nahi baita 142 familieri. Banaketak hilabetean bi aldiz iragaiten dira Pikasarian. Azaroan, Frantzia mailan egiten den bilketarako 4,4 tona bildu dira.

Pertsona batek 107 hitzordu ohoratu ditu 50 galdegile lagunduz bereziki ordenagailuz egin behar diren desmartxetan.

2 txoferrek eraman dituzte adineko batzu hiru antzerkiren ikustera.

Abenduan Eguberri kari, 22 nahiantek 368 paketa banatu dizkiete 75 urtez goitikoeri.

Esker beroak eman dira orori eta beste norbaitek nahi balu sail horietarik batean lagundu, Herriko Sozial Zentrora zuzendu behar du.

Eskerren ondotik jateko eta edatekoa eman da.

Pierre Espil mediatekan

Departamenduak antolatu “Musiques en Mai-Diatèques” sailaren barne, Hazparneko mediatekak txalapartaren entseatzea proposatzen du maiatzaren 30ean (10:00). Tailer hortan txalapartaren historia eta bilakaera aipatuko dira eta joko moldean erritmoa landuz lehen esperimentazio bat eginen da. Bakotxaren sentsibilitatea entzunez inprobisaketak ere eginen dira.

Lekuak mugatuak dira. Saioak bi oren et’erdi iraunen du eta 10 urtez goitikoeri idekia da. Izena eman mediatekaren gunera joanez edo deituz.

Ttattolan

Maiatzaren 30ean (18:00), U14 kolektiboaren sustenguz, “Errepresiorik ez!” gaualdia iraganen da. Sanba Badago, RTZ Kolektiboa, Berandu baino lehen, Zikin... hor izanen dira eta jaten edo edaten ahalko da.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016