Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a

Heriotze - Lan eskaintza

Heriotze

Pena handiarekin jakin dugu David Lesieur pausatu dela 58 urtetan.

Euskal Herrirat jin zen 1997an eta aski fite muntatu zuen bere TEC-SERVICE enpresa, hamar bat langilerekin.

David egon da 12 urtez herriko kontseiluan, hor ezagutu dugu gizon beti alegera eta prest laguntzeko.

Oroitzapen ona utziko du.

Gure doluminak Marie-Claire bere emazteari, Madeleine Lesieur bere amari eta inguruan dituen jendeeri.

Ehorzketak maiatzaren 26an asteartearekin izan ziren.

Lan eskaintza

Arberoan Alaiki aisialdi zentroak zuzendaria bilatzen du, ekainaren 22tik agorrilaren 30a arte. Hautagaitza ematera etorri behar da (CV + aurkezpen gutuna) Izturitzeko Herriko Etxerat ekainaren 9a aitzin, edo mairie@isturitz.fr helbidera bidaliz.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016