Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Maiatzaren 28a

Izturitzeko merkatuak 3 urte

Izturitzeko%20merkatuak%203%20urte

Merkatu hori Izturitzeko etxalde batean abiatu zen duela 3 urte, hor hitzartzen ziren lekuko baratzezaina, tokiko gariarekin ari zen ogi egilea eta ardi esne jogurta biologikoak egiten hasi zirenak.

Epe laburrean, Izturitzeko karrikarat hurbiltzeko urratsa egin zuten Artetxea elkartearen barrioan merkatua jartzeko, bide handiaren bazterrean, denen bistan. Negurako aterbea ere badute hor berean.

Arberoa ibarreko beste laborari eta tokiko esku-langile batzu juntatu zaizkie geroztik, etxeko ekoizpen fresko andana batekin heldu direnak ostiral arrats guziz (18:00-19:30).

Hor aurkitzen diren: ogiak, barazkiak, ardi gasna eta jogurtak, behi gasna eta esnekiak, eztia, oilaskoa, garagarnoa, sagarnoa, sagar jusa, ahuntz gasna, xerrikia, bixkotx ttipi eta beste, ekoizpen arrunt freskok dira, Arberoan 6 kilometro barneko eremuan ekoiztuak direnak. Etxalde gehienak biologikoan engaiatuak dira.

Merkatuak 3 urte ospatzen ditu ekainaren 5ean, ostiralez.

Izturitzeko merkatuko laborari taldeak 3. urte muga ospatu nahi du salmenta zuzena egiten duten laborari eta laguneri gomita luzatuz, orotarat 15 mahain beharrak dira.

Saskia hartuta, sasoineko ekoizpen freskoak erosiz, zozketa txartelak eskuraturik, merkatuko ekoizpenetarik irabazten ahalko dira.

Animazio aldetik: Basko Folies Band Txaranga, Amikuzeko bestak alaitzean elgar ezagutu duten aspaldiko lagun taldea da, denak musikariak, duela 2 urte berriz abiatu direnak elgarrekin. Giro paregabea sortuko dutela dudarik ez.

Beti bezala Artetxea elkarteak egin pintxoak gozatzen ahalko dira ostatu xokoan.

Izturitzeko merkatuko laborariek, merkatu eder hori bizi iraunarazten duten erosle guziak eskertzen dituzte eta gomitatzen gaualdi goxo hortan parte hartzeratArtetxean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016