Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Koru eta kobre kontzertua - Oreka TX eta Thierry Biscary - Gerezi besta

Koru%20eta%20kobre%20kontzertua%20-%20Oreka%20TX%20eta%20Thierry%20Biscary%20-%20Gerezi%20besta

Koru eta kobre kontzertua

Barroko garaitik geroz, kobreak errepertorio sakratuan egon dira. Mendeetan zehar, konpositore handien jeinuak, hala nola Giovanni Gabrieli Italian edo Henry Purcell Ingalaterran, toki berri bat egin diote kobreeri, koruen ondoan. Elizen bolumena osoki okupatzeaz axolaturik, chori spezzatti (koru bereiziak) deitu oihartzun jokoak eta erliebe efektuak sortu dituzte gisa hortan. Horren lekuko da Brucknerren obra, Errenazimenduaren eta musika barrokoaren eragina duena, kobreak integratuz ahots ñabardurak sublimatzeko asmoz. Edo berrikiago John Rutterren Glorian, zeintan kantu gregorianoaren eragina entzun baititaike, Poulenc eta Stravinskyrenekin batera.

Egitaraua: Henry Purcell “Mary Erreginaren Ehorzketak”, Anton Bruckner “Ecce Sacerdos Magnus”, John Rutter “Gloria” eta Giovanni Gabrieli kobre eta perkusio Batasuna.

Itsasuko elizan, maiatzaren 30ean, larunbatez (20:00).

Euskal Herriko Orkestrak antolaturik.

Oreka TX eta Thierry Biscary

Gerezi besta kari, kontzertua iraganen da ekainaren 6an, larunbatez (20:00), Itsasuko elizan, Oreka TX taldeko txalapartari birtuosoak eta Thierry Biscary kantari eta perkusionista ospetsua elkarturik.

Bestalde, ikasle taldea ere izanen da lehen partean, 2 edo 3 kanturekin. Okasione hau parada pollita izanen da beren lan kolektiboa partekatzeko eta esperientzia musikal aberasgarri, baloratzaile eta hezitzailea bizitzeko.

APEL, ikasleen guraso elkarteak, bihotz bihotzez eskertzen ditu Itsasuarrak batasuna, parropia, artistak, irakasleak eta gurasoak, baita bazkide finantzario guziak, ekitaldi honen antolaketari eman laguntzagatik.

Irabaziak haurrentzat, irakasle taldeak pentsatuak dituen eskola proiektuak finantzatzeko osoki baliatuak izanen dira (ateraldi pedagogikoak, hornitzaileengana jotzen duten jarduerak (aktibitateak) materialen erosketak eta hezkuntza euskarriak).

Sar prezioa: 12€.

Gerezi besta

Aspaldiko eta betiko hitzordua! Aurten ekainaren 7an, igandez. Huna xeheki egitaraua: meza (9:00), Ataitze dantza makilariak (11:00), bazkaria Alaiak taldeak alaiturik (13:00), euskal indar jokoak (15:30) eta aperitifa alaitua, taloak eta kantuak (18:00).

Bazkarirako erreserbak: https://www.helloasso.com.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016