Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Itsas'Rock gaualdia
Gaualdi hau iraganen da larunbat huntan, abenduaren 13an, Sanoki gelan (20:30), The Stampers eta DJ Michel taldeak animaturik.
Sartzea: 12€ - 10€ (Itsas'Rock elkarteko kideentzat). Dress Code: Chic and choc.
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez heldu den astean, abenduaren15eta 16an, astelehen eta asteartez (15:30-19:00), Sanoki gelan. Hitzordua hartu:
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Arrokagarai ikastolak bere Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an, igandez, Sanoki gelan. Bertan, saltzaile desberdinen ekoizpen edo produktu pollitak aurkitzen ahalko dira: eskuz eginiko ekoizpenak, liburuak, edergailuak, kosmetiko naturalak, kandelak, eztia, fruitu pastak,… mota guzitako produktuak aurkitzen ahalko dira, hurbileko guziak gastatu ahal izateko! Animazioak izanen dira egun osoan.
Huna egitaraua: (10:00-12:00)...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Arrokagarai ikastolak bere Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an, Sanoki gelan. Bertan, saltzaile desberdinen ekoizpen edo produktu pollitak aurkitzen ahalko dira: eskuz eginiko ekoizpenak, liburuak, edergailuak, kosmetiko naturalak, kandelak, eztia, fruitu pastak,… mota guzitako produktuak, hurbileko guziak gastatu ahal izateko! Animazioek eguna alaituko dute (10:00-12:00), Athaitze taldeko dantzariek, haurrei orrazkerak proposatuko dizkiete. Ondotik Irri Fitness...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Pantzo Man Show
Ikuskizun hau iraganen da ostiral huntan, azaroaren 14an, Atharriko Gaztetxean (20:00). Baina jadanik 19:00etarik goiti hartzen ahalko da tokian berean janari eta edari gau goxoa pasatzeko.
Ekitaldi hau antolatzen du Arrokagarai ikastolak. Sartzea 10€.
Sehaska hustea
San Josep eskolak eta Ikasleen Buraso Elkarteak sehaska hustea antolatzen dute igande huntan, azaroaren 16an (9:00-17:00), Atharri...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Arimen gaua
Urriaren 31n, ostiral huntan, iraganen da urteko besta hau. Huna xeheki egitaraua:
Atharrinkuienapainketa tailerra (10:00), "Beldurrak sutara", desfile alaitua plazatik Atharrirat (18:30), Itsasuko hiru eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte. Atharrin aperitifa partekatua (19:30) (bakotxak jateko eta edatekoa ekartzen du eta denek elgarrekin partekatuko dugu gau goxoa pasatzeko). Euria balitz dena...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Hirugarren urtez jarraian, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak funtsezko hitzordua proposatzen du departamenduko liburutegietan. Zaporearen Hilabetea zena "Urria, mahaian" bilakatu da aurten, eta gaia da: "elikadura osasun determinatzaile gisa".
Departamenduko Laborantxa Misioak parte hartzen du liburutegiekin elkarlanean, trukaketa aldi batzuk proposatzen ditu elikadurari eta osasunari buruzko hizlari eta parte hartzaile adituekin.
Itsasun, hitzordua da urriaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016