Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Maiatzaren 28a

Auzapez berria - Kontzertu

J-Daniel Elichiry, Mathieu Elgoyhen Hiriburuko auzapez berria eta Alain Iriart
J-Daniel%20Elichiry_%20Mathieu%20Elgoyhen%20Hiriburuko%20auzapez%20berria%20eta%20Alain%20Iriart

Auzapez berria

Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakari berriak Hiriburuko auzapez kargua utzirik, maiatzaren 18an bildu den herriko kontseiluak Mathieu Elgoyhen hautatu du herriaren buru.

2008tik hautetsia eta 2017tik auzapezorde izanik, Mathieu Elgoyhen joan den martxoan hautatutako Kontseiluaren programa segitzea engaiatu da.

Hezkuntza, trantsizio ekologikoa, elkartasuna, bizi ingurunea, guzientzako kultura eta euskara: obratzen ari diren proiektuen segida berretsi du auzapez jaunak.

Kontzertu

Joan den astean aipatu bezala, oroit Jurgi Ekiza mediatekan ariko dela maiatzaren 30ean (16:00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3836. zbk

Gure Hitza | 2026/05/28

Gazteak eta gu

Jean-Louis Harignordoquy


Ahetzeko Mattin Treku bertsulariari norbaitek galdatu zion: “beti azkarrean?”. Ditxolariak zirt-zart hauxe ihardetsi zion: “adina bizkarrean!”. Aheztar errexiñoletak azken denborak arte atxiki zituen bere gaztaroko umorea, pindarra eta irri eginarazteko gogo bizia.

Jende gazteak badauzka aise ikasteko gaitasuna, bere ahal guzien eta gorputzeko indarren neurtzeko gutizia. Zuzen den bezala, bere ogibideari, bizitzako helburueri eta ametsen obratzeari maiz pentsatzen du. Gure belaunaldikoen eta gazteen artean ezberdintasunak izan ditaizke: ofizioak, afizioak, ohidurak, ausagailuak, atxikimendu motak, bertzeekin harremanetan sartzeko eta egoiteko moldeak. Halere, ongi da jende gazteek adin gehiago dutenekin harremanak ukaitea; alderantziz halaber. Ez da gutiestekoa gurutzamendu horiei esker gazteek ukaitea iraganaren berri, haien jakitatea aberastea, gazteek laguntzea zaharragoen izpiritua gazte atxikitzen. Zonbait aldiz, bitarteko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016