Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Zerrenda bakarra izanez, mandatu berrian ere Alain Iriart-ek auzapeza izaten segituko du, “Hiriburu maita – Aimer St Pierre d’Irube” zerrendarekin. 31 hautagairen gain, 20 berritu dira.
Erakusketa
Emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, mediatekak dokumental hautaketa proposatzen du atzoko eta gaurko emazteen ibilbideak, borrokak eta ahotsak ezagutarazteko, baita berdintasunaren eta askatzearen erronkei...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Hiriburuko GEUZak, Ufolep-ekin eta Pirinio Atlantikoetako Caf-arekin lankidetzan, 15 hilabetetik 3 urterako haurrentzako 10 gimnastika tailer-saio antolatzen ditu.
Asteazkenetan iraganen dira (9:30-10:20), otsailaren 25etik maiatzaren 13ra, Ourouspoure gelan.
Izena lehenbailehen eman behar da, toki guti gelditzen baita: 05 59 44 03 53 edo ccas@saintpierredirube.fr. Izen ematea urririk, baina mugatua.
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Kantu topaketa
Otsailaren 7an (20:30), kontzertu partekatua iraganen da elizan. Buhaminaktaldeak gomitatu dituLaBande originalekoruko kantariak kontzertu partekatu batendako. Trukaketa bat izanen da, iragan urtean Buhaminak taldea izan zen heien gomita Castetis-eko elizan. Urririk izanen da.
Euskarazko antzerki eta zirko ikastaroa
Otsailaren 11tik 13ra (9:00-17:00), Ametza ikastolan euskarazko antzerki eta zirko ikastaroa iraganen...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Mediatekaren idekitzea
Lizaga mediateka urtarrilaren 31n idekiko da, eta astearte eta ostiraletan (15:00-18:00) baita asteazken eta larunbatetan (10:00-13:00/14:00-18:00) ateak zabalik ukanen ditu.
Gazteen Herriko Kontseilua (GHK)
Kanpaina eder baten ondoren, herriko lau eskoletan egina, Gazteen Herriko Kontseiluko hautetsi berriak urtarrilaren 19an iragarri ziren La Perle...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Antzerkia
Urtarrilaren 18an (17:00), AmaHiru konpainiaren “Etxea” antzerkia ikusteko aukera izanen da, La Perle gelan. Sartzeak 5 eta 10 euroren artean kostako du. Zaintza kolektiboa, etxebizitzaren arazoa eta galdutako laguntasunaren inguruan hitz egiten duen komedia (edo drama) da hau. Ongi etorri deneri! Tokiak atxikitzeko: boutique.otpaysbasque.com.
Herritarren errolda
Kasu, kasu! Herritarren errolda urtarrilaren...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Urte hondarreko bazkaria
Herriak 175 pertsona errezibitu ditu abenduaren 17an, asteazkenez, urte hondarreko bazkari goxoaren partekatzeko. Menua Hiriburu Traiteur-ek asmatu eta prestatu du eta Popo and the Papa’s taldeak musika giro ederra eskaini du.
Apaindurak eskolaldi inguruko lantaldeak sortu ditu herriko eskola publikoetako haurrekin.
Herriak eta zentro sozialak heldu den urtean berriz elkartzea igurikatzen dute, adinekoen beste bazkari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016