Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Abenduaren 21ean (17:00), Xilabaren bigarren fasea iraganen da La Perle gelan. Bertan, Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Joanes Etxebarria Martinez, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Nahia Sasco Etxeberri eta Ramuntxo Christy Biscay bertsolariek parte hartuko dute, Antton Lannes ukanen dutenean gai emaile. Sartzeak oraidanik atxik daitezke bertsosarrerak.eus webgunearen bidez.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Abenduaren 20an iraganen da (18:00), La Perle gelan. Menua 24 eurotan izanen da, piperrada, lukainka, ilarrak, xerrikumea, deserta, kafea eta arnoarekin. Bertan, animazioak segurtatuak izanen dira, baita edaritegia ere. Izenak emateko: 07-84-77-70-44. Hiriburuko besta komiteak luzatu gomita da hau. Ongi etorri!
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Lizaga gaztelua
Mediateka bilakatuko den Lizagako gazteluaren estreina abenduaren 13an, larunbatarekin iraganen da. Egitarauan: hitzordua Plaza Berrin (14:30), Lizagara desfilatzeko. Ikusgarri batek gunea inauguratuko du. Mediatekaren bisita eginen da ondotik. Denei idekia den ekitaldia da hau. Bisitarako, izenak aitzinetik eman behar dira:
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Azaroaren 21ean (20:30), oraindik ikusi ez dutenentzat, “Miñan” artedrama famatua ikusteko aukera izanen da, La Perle gelan.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Altzari brokantea
Geuretik Sortuak proiektu kulturalaren baitan, AmaHiru antzerki konpainiak Hiriburun egiten duen erresidentzia kari, altzari zaharren "brokante" bat antolatzen du bere “Etxea” obrarentzat. Hitzordua azaroaren 11n emana da (9:30), La Perle gelaren sartzean. AmaHiru konpainia hemen izanen da altzariak biltzeko. Behar diren altzariak: taburete apalak, tapiza handi bat, argimutil bat, banku bat, gau-mahai bat eta mihiseak. Behar izanez gero, AmaHiru...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Azaroaren 9an, igandearekin (17:00), Hiriburuko elizan aparteko kontzertu batek Iparraldeko lau gizon-abesbatza bilduko ditu, Ipar Euskal Herriko hazkurri bankuaren alde. Aizkoa, Haiz’Egoa, Oldarra eta Adixkideak dira parte hartuko duten abesbatzak. Kontzerturako diru parte-hartzea libro izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016