Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Auzapez berria - Kontzertu

Auzapez berria

Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakari berriak Hiriburuko auzapez kargua utzirik, maiatzaren 18an bildu den herriko kontseiluak Mathieu Elgoyhen hautatu du herriaren buru.

2008tik hautetsia eta 2017tik auzapezorde izanik, Mathieu Elgoyhen joan den martxoan hautatutako Kontseiluaren programa segitzea engaiatu da.

Hezkuntza, trantsizio ekologikoa, elkartasuna, bizi ingurunea, guzientzako kultura eta euskara: obratzen ari diren proiektuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a

Kontzertu

Maiatzaren 30ean larunbatarekin (16:00), ez ohiko kontzertua izanen da parkean. Lizaga mediatekak Jurgi Ekiza artista gonbidatzen du, “Musiques en Mai-diathèques” ekimenaren 5. edizioaren karietara. Musikariekin xuxurlan, musika hitzorduak Jurgi Ekizarekin solasteko parada eman nahi du, bere musika zuzenean goxatzeaz gain. Sorkuntza prozesuaren gibeletara bidaiatuko dugu: bere erreferentziak, kantuen idazketa testuingurua, bere mundu artistikoa eta ibilbidea ezagutzeko parada ukanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Hazitegiaren estreina - Kontzertua - Ttipien hitzordua - Maiatz loreko lasterketa

Hazitegiaren estreina

Maiatzaren 20an, asteazkenarekin (10:00), mediatekak bere hazitegiaren estreina eginen du, haziak trukatzeko lekutxoa eskainiz, urririk eta denei idekia. Kari horretara, ttipi eta handiendako landatze tailerra jarriko da Lizaga gazteluaren atarian, lore eta marrubiondoak ongi hazten jakiteko.

Partekatzeko hazirik baldin bada, ekartzeko aukera ona ere izanen da.

Kontzertua

Maiatzaren 22an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a

Ipuin kondaketa - Lasterketa

Ipuin kondaketa

Apirilaren 25ean (10:00), ttipi-ttipiei zuzenduriko ipuin kondaketa antolatua izanen da mediatekan. Galdetua da aitzinetik izenen ematea: mediatheque@saintpierredirube.fr.

Lasterketa

Maiatzaren 1ean, lasterketa mota desberdinak antolatuak izanen dira herrian. Lehena haurrena izanen da (9:15), ondotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Argazki erakusketa - Lizaga mediatekaren apirileko hitzorduak

Argazki erakusketa

Argazki klubak erakusketa antolatzen du apirilaren 10etik 12ra (18:30), La Perle gelan. Egitarauan estreinaldia, argazki koadroen fabrikatzeko tailerra eta familia argazkiak. Urririk. Argibide gehiagorentzat: clubphotospi@gmail.com.

Lizaga mediatekaren apirileko hitzorduak

Apirilaren 10ean (9:00), haur eta nerabeendako robot numeriko tailerrak izanen dira frantsesez. Apirilaren 21ean (19:00), irakurketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a

Hitzaldia - Asiako liztorra - Dantza tailerra

Hitzaldia

Martxoaren 27an (18:30), Yves Guillard-en mintzaldia iraganen da “Printzipiozko puntuak” gaiaren inguruan. Leinuako egoitzan emana da hitzordua, urririk, aitzinetik izena emanez: leinua@gmail.com.

Asiako liztorra

Hiriburuko erlezaina den Stéphane Chabres-Duc-ek, Asiako liztorraren kontrako borrokari buruzko hitzaldia emanen du...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016