Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Euskaraldia
Euskaraldia kari, maiatzaren 22an mintzapraktika tailerra iraganen da La Perle gelan (18:30). Euskara mintzatu nahi dutenei edota jokoak maite dituztenei zuzendua da.
Koru kontzertua
Maiatzaren 23an (20:30), Enara emazte koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzea librea izanen da, bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.
Ondare totema berriak
Herriak bere historia, nortasuna eta auzoak...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Baionako Alexia Trounday garaile atera da Hiriburuko herriko besten afixaren lehiaketan. Orotara, 800 parte hartzaile izan dira. Oroitarazten da bestak ekainaren 27tik 29ra iragaitekoak dira.
Goresmenak Alexia Trounday!
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 16an (20:30), Timothé Poissonnet-ek Alain Doumbia, Flora Amara, Certe Mathurin eta Gabriel Francès umoristak gomitatuko ditu oholtzara hupatzera. Lau unibertso, lau estilo, baina helburu bakarra: irriaraztea!
Hitzordua La Perle gelan emana da. Tokiak atxikitzeko: boutique.otpaysbasque.com.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Apirilaren 11n (20:30), "Le Repas des Fauves" antzerkia ikusten ahalko da La Perle gelan. 1942an iragan gertakizun bat kondatuko da, lagun batzuek elgarrekin afaltzen duten bitartean bi ofizial aleman erailak dira kanpoan.
Sartzeak 5 eta 15 euroren artean kostako du. 12 urtetik gorakoei zuzendua da. Tokiak atxikitzeko: boutique.otpaysbasque.com.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Martxoaren 14an, Herriko Etxeko zentro teknikoak Fabrice Baronen erretreta ospatu du, 32 urteko zerbitzuaren ondoren. 1993an garbiketa-langile gisa iritsi zen Fabrice, eta seriotasun eta dedikazio handiz mailaz igan zen. Auzapezak haren trebetasuna, diskrezioa eta beti ageri zuen irria goraipatu ditu, eta lankideek baita hautetsiek omenaldi hunkigarria eskaini diote.
Fabrice eskertua izan da eta abentura berria gozatzea opa zaio!
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Kontzertua
Martxoaren 14an (20:30), Aizkoa gizon koruak kontzertua eskainiko du elizan. Sartzearen prezioari dagokionez, bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.
Ama laguntzaileen foroa
Haurzaina elkarteak ama-laguntzaileen foroa antolatzen du martxoaren 15ean (9:00-13:00), Ourouspoure gelan. Lanbideaz gehiago ikasteko eta galderak pausatzeko parada izanen da besteak beste. Harremanak: 07-85-41-96-40.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016