Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Ikusgarria
2025-2026 denboraldi hastapen honendako, Nicolas Meyrieux-ek La Perle gelako ateak idekitzen ditu, “ON SAIT PAS!” ikuskizun umoretsuarekin. Urriaren 24an larrialdi klimatikoa umorez tratatuko duen ikusgarriaz gozatzen ahalko da (20:00).
Gazteen osasun mentala
Urriaren 14an, buraso, gazte, irakasle eta profesional anitz elkartu ziren Aturri kolegioan gai garrantzitsu baten inguruan eztabaidatzeko: gazteen osasun...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Urriaren 20tik 24ra (9:30-12:30), euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa berriz ere itzuliko da Ametza ikastolan. 8 urtetik gorakoei zuzendua, ikastaroak 90 euro kostako du, bi haurrendako 135 euro. Izena emateko: euskarazbizihiriburun@gmail.com.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Irailaren 23an, Emmanuel Macron lehendakaria eta beste 9 estatuko ordezkariak Palestinako Estatuaren errekonozimendua egin zuten Nazio Batuetan, jadaneko hala egin zuten 148 estatuen ondoan. Hurrengo egunean, Hiriburuko Herriko Etxeak Palestinako bandera altxatu zuen elkartasun sinbolo gisa.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Zorionak Fabrice Laplace, Ainarak-eko (Hiriburuko Ainhara korrika saileko) kideari.
Korrikalariak irailaren 29an ospatu zen UTMB mitikoan (Ultra-Trail du Mont-Blanc) parte hartu zuen.
Lehen gauaren baldintza klimatiko zailak gorabehera, bere kuraiak eta tinkotasunak Chamonix-eko helmuga zeharkarazi zioten 45 ordu eta 8 minututan, 174km eta 10.000 metro desnibel positibo gainditurik. Bere kategoriako 137. postuan sailkatu zen.
Klub osoak baita hiriburutar guziek ere bere...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Ekainaren 27tik 29ra iragaitekoak dira. Bestak ostiralean idekiko dira (19:00), mutxikoak izanen dira, pintxo gaua eta kontzertuak, besteak beste Trikidantz, Nogen eta Patxa Mama taldeekin. Larunbatean, Ainaren lasterketa iraganen da (8:30), Auzoalderen aperitifa Les Joyeux-ren txaranga eta besten komitearen itzuliarekin, bazkaria, petanka txapelketa, haurrendako animazioak, krakada, zikiroa eta Herenegun baita Gaubela taldeen kontzertuak. Igandean, meza izanen da (10:30), elkarteen...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Dantzaldia
Ekainaren 8an (19:00), "Han hemengo dantzaldi handia" iraganen da Plaza Berrin (ezkerparetan euria balitz). Leinuataldeko musikariek etaLous Gouyats de l'Adoukoek dantzaldia hasiko dute. Gaualdiko bigarren partean, Hego Euskal HerrikoAikotalde famatuari harrera eginen zaio. Izenak dioen bezala, han hemengo dantza sozialei idekia izanen da. Harremanentzat: 07-87-43-62-96.
Permanentziak
Ipar Euskal Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016