Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Aizu Ametza ikastolak ganer hustea antolatzen du, martxoaren 9an igande goizez (9:00-17:00), Hiriburuko ezkerparetan. Xehetasun eta izen-emaiteak: 06-19-03-38-56.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 7an (19:30), Batukada Feministak gaualdia animatuko du. Aperitifa musikatua, antzerkia, jan eta edatekoa baita goodies salmenta izanen dira Batukada Feminista laguntzeko. Hitzordua La Perle gelan emana da, sartzea 10 eta 15 euroren artean.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Besten afixa lehiaketa
Hiriburuko besten hurrengo afixa hautatzeko lehiaketa ospetsua itzuli da! "Si on peignait" elkarteak antolaturik, 100 euroko saria irabaziko du afixa hoberenak. Kontuan hartu behar da Hiribururen koloreak horia, urdina eta xuria direla, 3 buruko dragoia dela sinboloa eta bestak Plaza Berrin iragaitekoak direla. Afixan, "Hiriburuko pestak" eta "Fêtes de Saint Pierre d'Irube" agertzea beharrezkoa da, bai eta data (2025eko ekainaren 27, 28 eta...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Ihauteriak
Otsailaren 16an Hiriburuko ihauteriak ospatuko dira. Goizean (9:30) Herriko Etxeak gosaria eskainiko du ezkerparetan, (10:00) desfilea izanen da ezkerparetatik Plaza Berrira joaldunak aitzindari izanen direlarik, (10:45) Zanpantzarren auzia, (11:30) mutxikoak Rita Mutxiko taldearekin eta aperitifa. Euria balitz ezkerparetan eginen litzateke.
Inkesta interaktiboa
Otsailaren 21ean ostiralarekin (20:30), "La...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Kaskarotak
Lapurdi probintziaren tradizioen arabera, berritze sinbolo diren kaskarotak, auzoz-auzo pasako dira Hiriburun gaindi. Dantzari hauek, berri onak ekartzen dituzte, espiritu txarrak kanporatzen dituzte eta udaberriaren etorrera abisatzen dute. Otsailaren 1ean ibiliko dira auzoz-auzo eta otsailaren 15ean kaskarot ttipi izanen da. Xehetasunentzat: hiriburukouhaina@gmail.com.
Antzerkia
Otsailaren 7an (20:30),...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtarrilaren 18an larunbatarekin, zumba gaualdia antolatua izanen da La Perle gelan. Ateak 19:30tan idekiko dira eta kurtsoa 20:00tan hasiko. Zumba kurtsoak 8 euro kostako du, zumba kurtsoak eta edari batek 10 euro kostako du eta zumba kurtsoak, edari eta talo batek 12 euro. Sartzea librea da baina aitzinetik erreserbatu behar da: 06-45-38-72-68 ala ape.bastequieta@gmail.com.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016