Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a

Selauru hustea - Odol emaite - Kontzertua

Selauru hustea

Apirilaren 21ean igandearekin (9:00-17:00), Ainhara Futbol elkarteak antolaturik, ezkerparetan selauru hustea antolatua izanen da. Metro batek 5 euro kostako du, mahain batek aldiz 3 euro. Bertan, jatekoa egonen da. Izena emateko, 06-10-08-44-11 deitu. Informazio gehigarriak www.saintpierredirube.fr webgunean.

Odol...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a

Mus - Emazte-armairu hustea - Ikastaroa

Mus

Apirilaren 13an larunbatarekin (13:00), mus txapelketa antolatua izanen da La Perle gelan. Orotara 32 taldek parte hartzen ahalko dute, 20 euro pagatuz bikoteka. Sari anitz jokoan izanen dira, bertzeak bertze 400 euro irabazleentzat! Bertan, jan eta edatekoa izanen da. Izena emateko 07-82-09-07-40 deitu.

Emazte-armairu hustea

Apirilaren 14an igandez, ezkerparetan emazteen armairu hustearen 2. edizioa ospatuko da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a

Antzerkia

Apirilaren 5ean ostiralarekin (20:30), La Perle gelan, "Art" antzerkia ikusgarri izanen da. Yasmine Rezaren obra ezagunetarikoa da, bi Molière sari irabazi ditu eta 35 hizkuntza desberdinetan itzulia izan da. Pieza hori arte garaikidea, bikote eta lagun arteko harremanen inguruan mintzatuko da, birtuosotasun handiko elkarrizketekin. Tokiak 5€ eta 15€ artean kostako du, erreserbatzeko, Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Talentu izigarria


Martxoaren 23an larunbatarekin (10:00), gazteen herriko kontseiluaren eskutik "Hiriburuk talentu izigarria du" gertakaria, La Perle gelan iraganen da. 6 eta 13 urte arteko gazteek dute parte hartuko, denei idekia eta kitorik! Diziplina desberdinetako talentu gazteak izanen dira: kantariak, dantzariak, antzerkilariak, kirolariak... Sariak jokoan izanen dira. Ondotik, Ametza ikastola, Saint Pierre eta Basté Quiéta eskolek antolatu jan edariak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Korrika

Korrika martxoaren 24an herritik pasako da (9:40), Baionara arribatu eta bukatu aitzin. Bi egun lehenago, martxoaren 21ean ostegunarekin (10:30) Korrika Ttiki Aturri kolegiotik abiatuko da Gilbert Desport plazarantz, ondotik Marie Garay kaletik Basté-Quieta eskolarantz. Itzulera Lapurdiko etorbidetik eginen da Plaza Berriraino

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Antzerkia - Gomita - Asiako lozerrak

Antzerkia

Martxoaren 8an, Emazteen Nazioarteko Eguna kari "Revenantes entre manigances et sorcellerie" deitu antzerkia, La Perle gelan ikusgarri izanen da (20:30). Tokiak adinaren arabera, 5€ eta 15€ artean kostako du. Informazio gehigarriak ukaiteko edo tokiak hartzeko, Herriko Etxea deitu 05-59-44-15-27, edo communication@saintpierredirube.fr


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016