Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Ametza ikastolak gasaren faktura 8 aldiz goratu zaiola eta, berogailuak hetsi behar ukan zituen, 99 haurrek klase hotzean kurtsoak segitzen zutela. Joan den astean jakinarazi du Arrasateko Arizmendi ikastolak, Hiriburuko ikastolaren sustenguz diru bilketa egin duela eta 5.500 euro bildu ditu. "Ikasgelak berotzeaz gain, gure bihotza berotzen du ere, Arrasateko gure adiskideak bihotzez eskertzen ditugu!" Ametza Ikastolak iharduki du. Diru iturri horri esker, negua gainditzen lagunduko du....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Antzerki-dantza ikusgarria
Azaroaren 25ean (19:30), La Perle gelan "Nire azalean zeruaren urdina", 2016an Heletan sortu Batcharte dantza konpainiak emanik.
"Zazpi emazte taula gainean... gorputz horietan atzemaiten da poza, indarra, maitasuna. Haien botzen eta gorputzen bitartez, orain badakigu bozkarioa ez dela beti hor izan. Oholtza gainean, nortzuk diren, zer bihurtu diren kontatuko dute... gehiegizko hitz hortaz geroztik. Gorde ezin den urdin...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
"Ez dok Hiru" taldeak Euskal Herriko irudimenezko musikaren errepaso ironiko, absurdo eta jostagarria eskaintzen du, azaroaren 19an (20:30), La Perle gelan.
Zenbat euskal kantu ezagutzen ditugu, zahar ala berri? Inoiz kalkulatu ote dugu?
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek obra huntan, musikari-aktore batekin partekatuko dute taula. Hitzari, beren ohiko tresna eszenikoa, zuzeneko musikaren indarra gehiturik, 200 bat euskal kantu klasiko baino gehiago entzunaraziko dauzkigute...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Urriaren 21ean (20:30), La Perle gelan "Mars et Vénus" antzerkia ikusten ahalko da. La Perlarako kultura sartzea obra hunekin umore eta arintasunean hasiko da. Klixe, gaizki-ulertze eta bikotearen bizitzari buruzko oinarrizko galderetan oinarritua da obra: Zergatik emazteak buru-hausteak ditu eta kexatzen da...? Zergatik gizona fede txarrekoa da eta harroa da...?
Ikusgarria aitzin "Les Joyeux" bandak gaualdia animatuko du, jateko eta edateko izanen da.
Txartelak han berean eros...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
2021eko udaberrian txertaketa zentro baten sortzea bere lehen ekintza konkretuetatik bat izan bazen, Hiriburuko Osasun Etxea irailaren 30ean ofizialki zabaldu da: 15 bat osasun profesionalez osatu sarea, medikuak, farmazeutikoak, erizainak eta arreta paramedikoak.
Zentroko arduradunez gain, Florence Lasserre deputatua, Maider Behoteguy eta Marc Saint-Esteven departamenduko kontseilariak, auzo herrietako auzapezak eta kontseilariak presente ziren. Alain Iriart auzapezak oroitarazi du,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Tokiko ekoizleen merkatua
Urriaren 9an (8:30-12:30) Plaza Berrin tokiko ekoizleen merkatua iraganen da. Laborarien eta artisauen produktuak erosten ahalko dira, baratzeki, esneki, haragi... eta edari, zarearen betetzekoa izanen da!
"Hiriburun Kantuz", Nat eta Watson-en laguntzarekin, plaza animatuko dute (11:00). Saint-Pierre eskolako burasoek bixkotxak salduko dituzte, besta komiteak taloak eta edariak.
Euskal Monetak ere mahaia atxikiko du, eusko moneta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016