Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Maiatzaren 28a
Mugaz gaindiko lankidetza - Hondarribiko aireportua
Mugaz gaindiko lankidetza
Pirinio Atlantikoetako Sute eta Sokorri Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak formalizatu dute Hendaiako eta Irungo sorospen zentroen arteko senidetzea, mugaren bi aldetako suhiltzaileen lan komuna indartzeko lankidetza gutun baten sinadurarekin. Lankidetza konkretu horrek aukera emanen du, besteak beste elkarren arteko ariketak eta maniobrak erregularki antolatzeko, arriskuei eta esku-hartze prozedurei buruzko informazioak partekatzeko, mugaldeko sorospenak hobeki koordinatzeko eta mugaz bi aldetako taldeen arteko giza eta teknika loturak indartzeko. Izenpetze ofizialaz haratago, lankidetza honek sorosleak larrialdi egoeretarako hobeki prestatzeko, lurraldeen elkar ezagutza hobetzeko eta denen segurtasunaren zerbitzuko harreman iraunkorrak eraikitzeko egiazko borondatea adierazten du.
Hondarribiko aireportua
Lan bilkura bat egin da Hendaiako Herriko Etxean, Prefetaren ekimenez, Kotte Ecenarro auzapezak Hendaiako lurraldearen gainetik egiten diren hegaldien baldintzei buruz bidali dituen gutunen ondotik. Aireko nabigazio eta segurtasun murriztapenak, soinu kutsadura eta airearen kalitatea izan dira eztabaiden erdigunean.





