Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Maiatzaren 28a
Konfirmazionea - Kaperak - Kontzertua - Zangoak Arin - Pilota - Errugbia
Konfirmazionea
Iraganen da maiatzaren 30ean larunbatez (15:30) Azkaingo elizan, apezpikuaren ordainez Philippe Bettia apezak emanen die Larrungo Izpiritu Saindu parropiako 36 haurreri sakramendua.
Kaperak
Nola aurtengo katiximaren bukaera hurbiltzen ari baita, parropiako CE2-ko haurrek bisitatuko dituzte Sarako kapera horiek, asteazkenarekin errearoaren 3an. Kapera horiek herritarrek eginak dira eta lehenago erregazio egunetan egiten ziren prosioneak kapera horietan.
Kontzertua
Erraroaren 3an asteazkenez, Erlauntza taldearekin elizan (21:30).
Zangoak Arin
Aurten, elkarteak 30 urte ospatuko ditu, karia hortara errearoaren 19an ortziralearekin eginen dute egun pasa ateraldia. Lezetako gelan (10:00) gosari ttikia, ondotik 30 urteko argazkien erakusketa eta eguna bukatzeko Haltyostatuan zikiroa kanpoan errea. Prezioa orotara 40€, parte hartzeko izena eman behar da errearoaren 12a aitzin, elkartea edo Pierre lehendakaria deituz 06-16-84-20-86ra, hola denek elgarrekin pasatzen ahalko dugu egun goxoa, lehengo istorioak kontatuz.
Pilota
Plaza laxoan, esku-huska, 3. mailan: Fagoaga Eneko-Errandonea Xan irabazle 30-16 Noizbait-en kontra. Endara Denis-Zozaya Eñaut irabazle 30-12 Kapito Harriren kontra. Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai galtzaile 00-30 Goizeko Izarraren kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko galtzaile 21-30 Senpereren kontra. Goyeneche Ellande-Irosbehere Iban irabazle 30-29 Eskulariren kontra. Gaztetxoak: Jauregi Peio-Lopes Kepa irabazle 30-03 Erro Bat-en kontra. Kimuak: Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen galtzaile 24-30 Erro Bat-en kontra. Umetxoak: Urrutia Eguen-Garcia Grillard Luci galtzaile 03-15 Airetik-en kontra. Etchegaray Azkarate Joanes-Barreneche Leina irabazle 15-12 Airetik-en kontra. Iturbide Petti-Luberriaga Apeztegia Xan irabazle 15-11 Azarate Xan-Goinetxe Beau Luken-en kontra.
Errugbia
Frantziako txapelgoan final-zortzirenak irabazi ditu Sarak 23-14 Arrangoitzeko zelaian, Ziburuko taldearen kontra. Orain finalerdia jokatuko du.





