Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Omiasaindu
Hurbiltzen ari da, meza hazilaren lehenean, igandea, Saran izanen da (10:30) eta biharamunean hazilaren 2an hilen eguna, Senpereko elizan (19:00).
Ziklo-rando
Ziklo-rando ekimena urriaren 18an igandez iragan da, emazte eta gizonek parta hartu dute, orotara 245 baziren. Dena biziki ongi iragan da, podiumik ez da egiten, parte hartzearen plazerarentzat da. Dena giro onean iragan da, denbora ere behar den bezalakoa zen. Olhain...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Ikusi Mikusi
Urriaren 9 eta 10ean iragan da Ikusi Mikusi azoka. Ikustekoa zen ortziralean bildu haur andana, Euskal Herriko alde guzietarik etorriak, Iparraldetik zein Hegoaldetik. Denbora goxoa pasatu dute 1.400 bat haurrek, joan den urtean baino gehiagok. Herriko gela guziak beteak ziren. Larunbatean, haur horien burasoak ere hurbildu dira, ez denak, bainan andana ederra, azokaren ikusteko eta liburu batzuen erosteko.
Uso besta
Uso besta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Erretretatuen ateraldia
Iragan da urriaren 7an ortzegunez, 45 presuna igeri aparkalekutik abiatu dira autobusez Izpegira buruz. Izpegiko lepoko gaineko bentan gosari ederra egin eta, Ortzaizeko Arnabar dendara etorri dira, hor ukan dituzte ahate pate gizena eta bertze ahateki jasta ausarki, jendeek erosi dituztenak, ondotik Arrosako Kattina jatetxean bazkaldu dira eta eguna bukatzeko Sararat arribatzean Herriko Etxeko ostatuan azken hurrupa hartu da besta komiteak...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Ikusi Mikusi
Herriko Etxeak antolaturik urriaren 9 eta 10ean iraganen da, euskal kultura aipagai, haur eta helduentzat, usaian mila haur bederen izaten dira, Hegoaldetik eta Iparraldetik etorriak, denak banatuak herriko gela guzietan. Aurten ere haurrak eta familiak espero dira, beraz suerte ondeneri.
Ziklo
Olhain Ikastolak antolaturik iraganen dira urriaren 18an, igandez, bi ibilaldi 85 eta 95 kilometrokoak, abiatzea plazatik (9:00), izen...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Leizeak
Urriaren 2an ortziralez, Bizia eta Naturaren eguna izanen da (9:00-20:30), 25€ eguna eta arratseko kontzertua 8€, izenak eman deituz 06-81-33-51-60 edo internetez lezea@grottesdesare.fr.
Urriaren 2an: Irakurketa Anne Catherine (9:30-11:00), bisaiaren moldaketa (11:30-12:30), bazkaria SlowTokirekin (12:30-14:00), uraren historia Ludovic Breuil (14:00-15:30), pausa (16:00-18:00) eta kontzertua Tara taldearekin (19:00-20:30).
Urriaren 3 eta 4an,...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Bestak
Larunbat arratseko kontzertuan izan da jende, 2.000 sarrera saldu dira. Igandeko eguna biziki interesgarria izan da: goizean meza nagusia Hazparneko klikarekin, arratsaldean berriz, desfilea zigantekin eta auto mozorrotuekin. Ahate joko eta dantza ederrak ere izan dira.
Luzeko pilota partidak:
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016