Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Urriaren 29a
Diakite Camararen kontzertua, Arimen gaua 2026, Odol emaitea eta Ganer hustea
Diakite Camararen kontzertua
Urriaren 30 an, ostiralez, kontzertu bat izanen da Balaki Ostatuan (20:00). Bordeletik etorritako Diakite Camara izeneko bikotea izanen da. Mali herriko musika tradizionala arramoldatua proposatuko dauku.
Arimen gaua 2026
Hau ospatuko da larunbat huntan, urriaren 31n. Hona xeheki egitaraua:
-Jimmy Pottolo haurrendako antzerkia Atharri-Gaztetxean, Baigorriko ikastolako gurasoek
emanik, prezio librean (10:00)
-Kuia tailerra Atharrin, ekarri zuen kuiak, pote eta ganibetak! (10:45)
-Hitzordua plazan (edo Atharrin euria balitz) mozorroturik, erretzeko beldurren
paperarekin eta dantzatzeko prest! (18:00)
-Aperitifa-afari partekatua denek ekarri jateko eta edariekin (19:30)
Odol emaitea
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez heldu den astean, ostegun eta ostiralez, azaroaren 5 eta 6an, Sanoki gelan (15:30-19:00). Izen emaiteko dondesang.efs.sante.fr/.
Ganer hustea
Les Vieux Machins elkarteak antolatzen du ganer huste bat Sanoki gelan azaroaren 8an, igandez, egun osoan zehar.




