Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Urriaren 29a

Trenbide bazterrak garbitzeko lanak, Omiasainduko antolaketa hilerrietan eta “Kazetaritzaz eta adimen artifizialaz eztabaida”

Irati Esparza Guimon

Trenbide bazterrak garbitzeko lanak

SNCF sareak landaredia zaintzeko lanak eginen ditu urriaren 30etik abenduaren 21era, Angeluko trenbidearen zazpi kilometrotan. Landare inbaditzaileak kenduko dituzte, bereziki Panpako belarra, baita arriskua eragiten duten arbolak moztu ere. Hamabost langile mobilizatuko dira tren zirkulazioaren segurtasuna eta sarearen funtzionamendua bermatzeko. Lanek noizbehinkako harrabots trabak sor ditzaketela jakinarazi du Herriko Etxeak.

Omiasainduko antolaketa hilerrietan

Louillot eta Blancpignon hilerrietako bulegoak urriaren 31n eta azaroaren 1ean zabalik izanen dira (8:00-12:00 / 13:30-18:00). Segurtasun arrazoiengatik, Omiasaindu egunean ez da ibilgailuz ibiltzerik izanen hilerrietan, urtean zehar horretarako baimena dutenentzat ere. Hilobietako mantentze eta berritze lanak azaroaren 2an berriz hasi ahalko dira. Azaroaren 1ean, landareak, loreak eta oroitzapenezko objektuak ezartzea baizik ez da onartuko.

“Kazetaritzaz eta adimen artifizialaz eztabaida”

Euskal Herriko Prentsa Klubak kazetaritzaren eta informazioaren geroari buruzko eztabaida antolatuko du azaroaren 13an, ostiralez Barojako zalditegietako Zingaro gelan (19:00). Marc Feuillée Le Figaro taldeko zuzendari nagusiak eta Rayya Roumanos Bordeleko IJBA kazetaritza eskolako zuzendariordeak parte hartuko dute. Adimen artifizialak lanbidean dituen ondorioak, desinformazioa eta informazio egiaztatua jasotzeko eskubidea jorratuko dituzte. Sartzea urririk izanen da, aitzinetik www.tourisme64.com/animation/anglet/FMAAQU064V5CH8OX-face-a-lintelligence-artificielle-le-journalisme-en-eaux-troubles/ webgunean erreserbatuz.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016