Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Urriaren 29a
Heriotze eta Omiasaindu
Heriotze
Joan den astean, 73 urtetan, Gratien Azkarate zendu zaigu. Bettinean sortua zen, bortz anaiako familia batean. Ofizioz sukaldaria, bere biziaren parte handiena Cannes hirian iragan du. Seme eta alaba baten aita zen. Duela zonbait urte alargundurik, sortetxerako bidean zelarik, tupustean hil da. Doluminak familiari.
Omiasaindu
Hona Omiasainduko elizkizunen tokiak eta tenoreak: ebiakoitzean, urriaren 31n, meza Alduden (17:00). Igandean, Omiasainduz, meza Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).




