Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Urriaren 29a

Ortzaizeko kulturaldia eta Palisandrozko ezteiak

Pettan eta Josette
Pettan%20eta%20Josette

Ortzaizeko kulturaldia

Ortzaizeko kulturaldia segitzen da azken asteburu honetan bi gaualdirekin. Ortziralean, urriaren 30ean, Goicoechea lur-ontzi lantegian, talo eta ostatu bai eta musika eta kantu izanen dira Atarrrats eta Alos-Quartet taldeekin eta Oihan Indart Martzelina bere ikusgarriarekin(19:00). Sartzea 15 euro izanen da. Larunbatean, urriaren 31n, Goicoechea lur-ontzi lantegian ere, irria izanen da nagusi: Imanol Epeldek “Zerbait sartu zait begian” ikusgarria emanen du eta Maryse Urruty bere “Adrienne Bergeon Johnson” ikusgarriarekin hor izanen da. Sartzea 10 euro.

Palisandrozko ezteiak

Gernika etxeko Pettan et Josette Trounday-ek, palisandro ezteiak (65 urte) ospatu dituzte joan den astean. Eguna hasi dute Bixintxo Ahaizeko kaperan (beren etxe ondoan), Joseph Nguyen apezak eman duen mezarekin. Ondotik, Aintzilako Pekoitz ostatuan segitu dute besta bazkari alai batekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016