Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Urriaren 29a
“Izturitze rando” eta Artetxean merkatua eta gau beltza
“Izturitze rando”
Joan den igandean, 217 ibiltari izan dira: mendiko txirrindolaz 111, oinez 106. Aroa alde zuten, goiz guzian ateri, iguzki agerraldi goxoekin. Ororen buru uste baino hobeki iraganomen da, azken egunetako eurien ondotik bideak ez baitziren sobera istiltsu eta lerrakor. Erberua elkarteko antolatzaileak kontent dira dena makurrik gabe eta giro onean pasaturik.
Artetxean merkatua eta gau beltza
Urriaren 30ean ostiral arratsez usaiako laborarien merkatuaren ondotik, “gau beltza”, Euskal Herriko ohiduretan oinarritua dena, ospatzea proposatua da: kuia apaintze, ipuin kontatze eta beste, bai eta deneri eskainiko den kuia saldarekin. Prestatzeko parte hartu nahi dutenak ere ongi etorriak izanen dira.




