Hegoaldean | 2026ko Urriaren 29a

Bi euskal herritar Madrilera preso igorriak

I. M.

Malen Grunig eta Aratz Bilbao euskal herritarrak preso eman zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Antonio Piña epaileak, joan den astean. Delitu larriak leporatuak zaizkie biei, hala nola “talde edo erakunde terroristako kide” izatea, “bake publikoaren aurkako atentatua” egitea eta “armak eta lehergaiak fabrikatzea eta edukitzea”. Defentsako abokatak dio ez dela “ez armarik, ez lehergailurik” eta auziko txostenean ez dutela “ezer ikusi”.

Aske antolakundeak salatu duenez, Jardun koordinadora “seinalatua” izan da, eta “haren aurkako,kriminalizazio kanpaina martxan jartzeko” baliatu dituzte atxiloketak, azken hauek

“koordinadorarekin inolako loturarik ez duten arren”. Askek adierazi zuen ez duela “Euskal Herri Langilearen aurkako inolako erasorik onartuko”. Malen Grunig eta Aratz Bilbao atxilotu eta denbora laburrez, Espainiako komunikabide nagusiak atxiloketaren berri ematen hasi zirela azpimarratu zuen Askek, “beste behin ere, makinaria errepresibo eta mediatiko guztia martxan jarriz”. Bestalde, atxiloketen aurrean EAJ-k “erabateko kezka” agertu du. Plazaratutako ohar laburrean dioenez, “bakea, askatasuna eta bizikidetza gehiegi kostatu zaizkio euskal gizarteari bukatutzat jotzen genituen egoeretara itzultzeko”.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/10/29

Urpeko tunelari uko

I. M.

“Subflubiala EZ” plataformaren mobilizazioa
Subflubiala%20EZ%20plataformaren%20mobilizazioa

Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen ur azpiko tunelaren obrak abiatu berri dira eta inguruko bizilagunek salatu zuten joan den astean informaziorik batere jaso gabe hasi direla. Horren gaitzesteko, manifestazioa deitua zuten Getxon joan den ibiakoitzean, tunelaren egitasmoa ezeztatu eta horren eraikitzera bideratu gogo den diru-zama garraio publikorako erabil dezatela eskatzeko. Mobilizazioa bururatu eta, manifestariek kanpaldia hasi dute Artatza parkean. Manera horretan, “Subflubiala EZ” Getxoko eta Portugaleteko itsasadar azpiko tunelaren kontrako mugimenduak “erresistentziara batzeko” deia egin du. Obra horrentzat 45 milioi euroko gastua aurreikusia da eta kontrako plataformak dioenez, autoen zirkulazioa handitu baizik ez da eginen horren ondotik.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Hapoel eta Maccabi, talde non grata

I. M.

Hapoel Tel Aviv eta Maccabi Tel Aviv saskibaloi-talde israeldarrak Gasteizera jinen direla salatzeko, “Palestinarekin Elkartasuna” plataformak eta beste hainbat kolektibok agerraldi bat egin zuten joan den astean Gasteizen, Baskonia saskibaloiko taldearen saltokiaren parean. Israeldarrek azaroaren 17an eta abenduaren 4an jokatu beharko dute Baskonia taldearen kontra. Horiek horrela, beste urte batez, partida horiek ezezta daitezela eskatu du “Palestinarekin Elkartasuna” plataformak. Honen ustez hain zuzen, “Israelek historikoki kirol-ekitaldi horiek bere irudia garbitzeko eta bere krimenak normalizatzeko” erabili dituela salatu zuen “Palestinarekin Elkartasunak”. Haratago, Hapoel eta Maccabi saskibaloi taldeek harremana dute israeldar armadarekin. “Palestinarekin Elkartasuna” plataformak berretsi zuen ez duela “Israelekin inolako konplizitaterik onartuko”.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Euskal Herriko Unibertsitateak ez du gehiago CAF lagunduko

I. M.

EHUk CAFekin duen lankidetza hitzarmena ez du berrituko, euskal enpresak Palestinako lurralde okupatuetan duen jokamoldeagatik. EHUko errektoretzak unibertsitateko Gobernu Kontseiluari urriaren 8an jakinarazi zion erabakia. EHUren eta Beasaingo (Gipuzkoa) multinazionalaren arteko lankidetza abenduaren 31n bukatutzat emanen dute, nazioarteko legediaren aurkakoa den Jerusalemgo tranbiaren eraikuntza dela eta.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Palestinari monumentua Iruñean

I. M.

Iruñeak Palestinako herriari eskainia zaion memoriala estreinatu berri du, Antoniutti parkean.

Oroimenerako, salaketarako eta elkartasunerako gune izanen den lekuan, Iosu Rada zizelkariaren obra ezarria izan da. Monumentu horrek Israelek Gazan egiten duen genozidioaren eta Palestinaren okupazioaren biktimak gogora ekarri nahi ditu. Bestalde, Palestinako herriaren askatasunaren eta eskubideen aldeko bat egitea berretsi nahi du ere. Zizelkaduraren oinean honela irakur daiteke: “Palestina bizirik dago. Palestinak borrokan jarrai. Palestina aske izango da”, grabaturik.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

46 urteko langilea zendu da Bilboko portuan

I. M.

Langile bat hil zen joan den asteartean Bilboko Portuan. Bergé enpresak dituen portuko instalazioetan gertatu zen lan istripua, Bilboko Portuko Agintaritzak jakinarazi zuenez. Portuko Agintaritzak ohar batean adierazi zuenaren arabera, Bilboko portuan Bergé enpresarentzat lanean ari zen 46 urteko behargina hil zen, errota bat aldatzen ari zela, hau lehertzearekin. Sindikatuek ikerketa zorrotza eskatu dute gertatu den guzia argitzeko. Portu ingurua “arrisku handiko eremua” dela oroitarazi dute sindikatuek, bertan erabiltzen den makineria eta etengabeko garraioagatik. Haatik, “lan istripuak ez dira zoriaren edo fatalismoaren ondorio, prebenitu daitezke eta prebenitu beharko lirateke”, gaineratu dute. Aurten 62 pertsona hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela, sindikatuen arabera, 400 jendetik hurbil azken bost urteotan.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Euskarari Puzka

I. M.

Errigora ekimen herritarrak “Euskarari Puzka” izena duen udazkeneko kanpaina abiatu du, hiru saskiren eskaintzarekin. Azaroaren 12ra arte manaketak bilduko dituzte www.errigora.eus webgunean. Saski bakoitzaren %25a Nafarroako euskalgintzara bideratuko da. Errigora ekimenak Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren janariak Euskal Herri osoan ezagutaraziz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Lekeitioko Euskal Zine Bilera

I. M.

Euskaraz soilik egiten den zinema festibalik zaharrena da Lekeitiokoa. Aurten, 49. urte bete ditu eta euskal zinemagintzaren talentuak, istorioak eta begiradak izan dira nagusi. Film onenaren saria, Aitor Gametxo Zabalaren Geratzen den hori lanarentzat izan da. Aitor Gametxok Urrezko Antzarra eta 3.000 euroko saria eskuratu ditu. Bere film labur dokumentalak doluaren gaia lantzen du.

Zuzendariak 2011n hil zen bere amaz dituen oroitzapenak ekartzen ditu gogora, bidaia intimoa eginez, gaur geratzen diren amaren objektu pertsonal eta oroitzapenetan murgilduz. Euskal Zine Bilerako epaileek adierazi dutenez: “Balioan jarri nahi dugu filmak doluaren esperientzia unibertsala istorio pertsonal eta kokatu batetik lantzeko duen gaitasuna, gaixotasuna bezain prozesu mingarrian edertasuna bilatuz. Muntaian eta objektuen lanketan agertzen den sentikortasuna nabarmendu nahi dugu, topiko bisualetatik eta ohiko narrazio-lekuetatik urrunduz”.

Bestalde, Euskal Zinemaren Begirada...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/29

Itzulpen eta Saiakera Euskadi Sariak

I. M.

Matias Mujikari eman diote euskarazko literatura itzulpenaren saria, Homeroren Odisea lanaren euskaratze lanagatik (Balea Zuria), eta Jon Gerediagak Izena eta izana obragatik (Pamiela) jaso du euskarazko saiakeraren saria. Gaztelaniazko lanei dagokienez, Eli Tolaretxipiri eman diote gaztelaniazko literaturaren saria Cuerpos pasajeros poema liburuarengatik. Bestalde, Mikel Aiestaran kazetari eta idazlearen Historias de Gaza: la vida entre guerras lanari eman diote saria, gaztelaniazko saiakeraren alorrean. Mujikaren itzulpen lana “monumentala” izan da epaimahaiaren ustez: “Literatura unibertsaleko monumenturik handienetako baten itzulpen monumentala da”, adierazi du zehazki. Itzultzailearen trebetasunaz gainera, haren sormen gaitasuna ere nabarmendu du. Homeroren Odisea K.a. VIII. mendeko obra da, eta Troiako gerraren ondoren Ulisesek Itakara itzultzeko egindako bidaia kontatzen du. Mujikak euskarara ekarri du, “hitz neurtuak eta errimak baliatuz”, epaimahaiak...

Irakurri segida


3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016