Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
“Espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubide bermatuaren alde” manifestaldiak izan ziren joan den larunbatean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Anartean, Bilboko Arriaga antzokiaren aitzinean kanpaldia egiten ari dira hainbat jendek etxebizitzaren egoera salatzeko eta etxe duinen alde. Joan den astelehenean hasi zuten, 30 bat kanpin denda dira. Kanpaldiko ordezkariek uste dute etxebizitzaren aldeko mugimenduak aitzina segitu behar duela, “etxebizitzaren negozioari esker...
Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Errenteriako Herriko Etxeak eta Ametsak Sortzen Cohousing elkarteak etxebizitza kooperatiboaren sortzeko prozesu berritzailea martxan ezarriko dute. Lehen aldia da Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Herriko Etxe batek lur publikoa uzten duela etxebizitza kooperatibo proiektu bat bultzatzeko. Helburu bikoitza du Errenteriako Herriko Etxeak eta Ametsak Sortzen Cohousing elkarteak abiatuko duten prozesuak: batetik, etxebizitza kooperatiboaren ereduaren ezagutaraztea eta bestetik,...
Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Joan den astelehenean Babacar Welle senegaldar gizona hil zuen Hondarribiko herriko polizia batek. Horrek berehalako erreakzioa eragin zuen Bidasoa eskualdeko senegaldarren artean. Ondorioz, Mankosengal elkarteak mobilizazioak deitu zituen poliziaren esku-hartzearen gaitzesteko. Awa Zeck Mankosengal kolektiboko presidenteak justizia eskatu zuen, eta Babacar Wellerekin erabili poliziaren indarra arrazoizko edozein muga gainditu zuela adierazi zuen. Bertsio ofizialaren arabera, Hondarribiko...
Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Global Sumud Flotillako kideek maiatzaren 23an Loiuko aireportuan lur hartu zutenean Ertzaintzak egin zituen kargengatik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriaren aurkako kereila gibelera bota dutela-eta, kexu agertu dira flotillako kideen abokatuak. “Salagarria da ardura gabe uztea, berak publikoki aitortu zuelako poliziaren erasoaren ardura beregain hartzen zuela”. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren iritziz, “ez dago inola ere kereilak lekartzakeen deliturik” Bingen...
Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Loiuko aireportuari Agirre Lehendakaria izena ezartzeko eskaera onartu zuen Eusko Legebiltzarrak joan den ostegunean. EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk babestu zuten proposamena. Alderdi Popularra eta Sumar alderdiak aldiz, abstenitu ziren. Horiek horrela, Aena egiturak – Espainiako aireportuen trafikoa zuzentzen duen instituzioak – du azken hitza. EH Bildu alderdiko eledunak nabarmendu zuen aireportuek islatzen dituztela herrialde baten sartzea eta ateratzea. Hau da, heldu denari “nondik...
Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Iruñeko Euskalerria Irratiak egoitza berria du orain. 300 metro karratuko egonleku nasaia da, estudio-espazio zabalak dituena. Mahai erraldoia du gonbidatu eta kazetarientzat; musika taldeak edo beste ikuskizunak zuzenean hartzeko espazioa eta 40 bat lagunek irratia zuzenean jarraitzeko aski handi den espazioa, guztia sei kamera digitalez lagundurik. Euskalerria Irratia sei kazetaritik bederatzira pasatu da eta irratiaren igortze eremua zabaldu du, bai eta lan eremua ere bai: Estellerrian,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016