Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

“Helmuga, denak etxera”

Sare Herritarra plataformak heldu den urtarrilaren 9an Bilbon eginen den manifestaldian parte hartzeko deia egin du, azkena izanen delako esperantzan. Horregatik hautatu dute “Helmuga, denak etxera” lema. Azkena izateaz gain, orain arteko jendetsuena izatea ere nahiko lukete.

Prentsaren aitzinean egin duen agerraldian, plataformak azaldu du 112 preso ari direla oraino zigorra betetzen. Horietako 73 hirugarren edo bigarren graduan daude, beraz, egunaz atera daitezke, aldiz, 39 preso...

Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

Torturaren bertze zazpi biktima aitortuak

Nafarroako Gobernuak torturaren beste zazpi biktima aitortu dituela jakinarazi dute Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak. Espainiako segurtasun indarren tortura kasu hauek 34 urteko epea hartzen dute, frankismo hondarretik 2008raino. Aitortza eta Erreparazio Batzordeak aztertu ditu zazpi kasuak, eta giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortu dituzte.

Lehena Javier Agirrebengoa da. Guardia Zibilak torturatu zuen, 1974an eta 1978an. Jesusa Lezaun ere frankismoko...

Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

Donostiako zinemaldia

Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren karietara, Euskal Zinemaren Gala iragan da irailaren 22an. Jose Ramon Soroizek eskuratu du Zinemira saria, Distira saria Aitziber Garmendiak, gidoilari hoberenarena Alauda Ruiz de Azuak, Euskadi Filmategia saria Ana Diezek, eta EITB saria Alberto Gastesik.

Halaber, aipamena merezi du “Txakun txakür”, Elsa Oliarkj-Ines zuberotarrak aurkeztu duen filmak. Obra honek ikastolako haur talde baten jarraipena egiten du, 3 urte zituztenetik 11 urte...

Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

Nafarroako Parlamentuko eztabaida

Irailaren 24an egin da Nafarroako Parlamentuko politika orokorreko eztabaida eta Maria Txibite presidenteak Gobernuak legealdi honetan sustatu dituen proiektuak eta hartu neurriak oroitarazi ditu. Ondotik, gobernuaren lehentasunak eta xedeak zehaztu ditu. Ildo horretan, azpimarratu du egungo gobernuak zerbitzu publikoak indartu nahi dituela, eskuineko “olatu erreakzionarioaren” aldean.

Presidentearen arabera, Nafarroako Gobernuaren lan ildo nagusiak etxebizitza, prezioen...

Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

Zazpi jauziz herri bat

Gure Esku mugimenduak euskal herritarrak dantzara deitzen ditu urriaren 25ean. Helburutzat “nazio sena biziberritzea” harturik, Zazpi jauziz herri bat herri-ekimen bateratua antolatu du. Hau Euskal Herriko zazpi hiriburuetan iraganen da, denetan tenore berean.

Ekimena aurkezteko egin duen agerraldian, Irati Alvarez Gure Eskuren bozeramaileak XXI. mendeak berekin dakartzan desafioak aipatu ditu: “klima aldaketa, migrazio dinamikak, adimen artifiziala, geopolitikaren...

Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

Lan gatazka EAEko udaletan

Badu bi urte EAEko udaletako langileak Eudel Euskal Udalen Elkartearekin lan baldintzak finkatu behar dituen hitzarmena negoziatzen ari direla. Horretarako sortua izan den Udalhitzeko negoziaketa mahaia bildu da irailaren 25ean, baina ELA eta LAB sindikatuak ez dira satisfos atera bilkura horretarik, eta langileak grebara deitu dituzte urriaren 8rako.

ELAk dioenez, aitzineko bilkuran Eudel engaiatu zen oinarrizko gaiei buruz proposamen berri bat aurkezteko, baina joan den asteko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016