Euskal diaspora | 2026ko Azaroaren 19a

Bizi-bizian, sagardotegi usaiak Diasporan, dantza, musa, xistera-eta lagun... Txoootx!

Joseba Etxarri

BERLIN. Arrakasta ederra azaroaren 3an eta 4an Berlinen "Beide" euskal jaialdiak, TAK antzoki eta inguruan, Bizkaitik joan Getxoko herri kirol taldea partaide, María Rivero kantaria, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta ‘Nor da Maurizia?’ irakurketa dramatizatua ere programan, Zelako-ren eskutik, eta Itziar Ituño eta ‘Ez dok Bape’ bere taldea ere, Berlingo Euskal Etxea eta Bizkaiko Foru Aldundia lankide.
BERLIN.%20Arrakasta%20ederra%20azaroaren%203an%20eta%204an%20Berlinen%20Beide%20euskal%20jaialdiak_%20TAK%20antzoki%20eta%20inguruan_%20Bizkaitik%20joan%20Getxoko%20herri%20kirol%20taldea%20partaide_%20Maria%20Rivero%20kantaria_%20Xabi%20Aburruzaga%20trikitilaria%20eta%20Nor%20da%20Maurizia?%20irakurketa%20dramatizatua%20ere%20programan_%20Zelako-ren%20eskutik_%20eta%20Itziar%20Ituno%20eta%20Ez%20dok%20Bape%20bere%20taldea%20ere_%20Berlingo%20Euskal%20Etxea%20eta%20Bizkaiko%20Foru%20Aldundia%20lankide.

SYDNEY, AUSTRALIA. Segitu dute aste osoan joan den asteko artikuluan aipatu urtebetetze ekitaldiek, bertako Gure Txoko Euskal Etxearen 60 urteak ospatzeko. Australiako euskal etxerik zaharrena da Sydney-Darlinghurst-ekoa, eta bizi-bizi segitzen du, gazte frango baduela kideen artean. Kultur Asteko hondarreko hitzordu gisa, "Sagardotegi Night" eginen dute heldu den ebiakoitzean 18etarik goiti elkartearen egoitzan, pintxoak, txistorra, bakailao tortilla, pikilloak, txuleta, eta gasna eta intxaurrak dastagai, sagardotegi giro partekatuarekin batera. Afaria 40 dolar. Zorionak, Gure Txoko!

BAKERSFIELD, KALIFORNIA. "Euskal dantza dastatuz" ostegun honetan Bakersfielden. Woolgrowers euskal ostatuan izanen da (afaria barne) eta dantza mintzagai arituko dira John Ysursa (historialaria eta euskal dantzari buruzko liburu baten egilea), Steven Gamboa (CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketa Institutuko zuzendaria), biak dantzari ezagutuak, Kern County Basque Club euskal etxeko dantza taldekoekin batera, Christian Curutchague eta Nikki Palla buru. Partaide baita ere bertako dantzari John Goyenetche, eta Dominique eta Adrian Camou makilariak, eta musikari Manuela Etchechury eta Jean Pierre Etchechury. Elkarrekin euskal dantzen ibilbide bat eginen dute, aurkeztuz Aurreskua, Mutxikoak, Biribilketa, Fandango and Arin-arina, han direnek pauso batzuk ikasteko xantza zuzena ukanen dutela. 60 dolar presunako, guztia barne. Xehetasun gehiago: kerndance/TOD.

BORDELE, FRANTZIA. Beste hainbat proposamenarekin batera, tinko ari dira Bordeleko Euskal Etxean musarekin. Deia egina dute ostiral honetan, hasi berri zein muslari trebeendako, ikasi eta praktikatzeko, eta heldu den astean, 28an, larunbata, mini-txapelketa jokatuko dute. Urteko azken musaldia, abenduaren 17an eginen da, jendea oro ongi etorria. Ez ahantzi bestenaz larunbat honetan Euskal Etxean "Euskaldunak, herri legendatsua Quebec-en" hitzaldia, 17etan, euskaldunen Quebeceko historia luzeaz, William Biard kazetari quebectarra hizlari.

BERLIN, CONNECTICUT. 'New England Basque Club' euskal etxeak bere "2026 Jai-Alai Fest" jaialdia eginen du heldu den ebiakoitzean estatu horretako 'Amateur Jai Alai Court' pilotalekuan. Urte guziz antolatzen du, euskal kirolak ezagutarazi eta hedatzea helburu berezi baitu New Yorketik goitiko euskal etxe honek. Frontoian xistera txapelketa, bi taldetan banatua, bakoitza 8 bikoterekin, 16 jokalari. Partiden ondoren bazkari ederra EEkoek prestatua, txistorra eta paellarekin. Webgunea, newenglandbasqueclub.org.

BOISE, IDAHO. 'Totx Oinkari Sagardotegi' bestaren asteburua da heldu dena Boisen, bertako Oinkari dantza taldekoek antolatu eta urte guziz sekulako arrakasta duena. Aurten ere sartze guziak agortuak dira. Astigarragako Bereziartua sagardoa zerbitzatuko dute, zuzenean kupeletik, eta Euskal Herriko ohidura eta usaiak praktikatzearekin, denbora ederra pasa eta sos pixka bat ateratzea dute helburu, dantza taldearendako. Boiseko Euskal Etxean, euskal giro egiazki ederrean, esperientzia xarmanta. Webgunea, oinkari.org.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3858. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Irudiaren indarra

Menane Oxandabaratz

Momentu hauetan manifestazio anitz iragaiten ari dira, hedabideek luze eta zabal emaiten dute hauen berri. Manifestazio horietan zabalduak diren aldarrikapenak aipatuak baldin badira, bereziki telebistako kate batzuek informazioaren tratatzeko manera desbideratua dela iduritzen zait.

Irudiek eragina badute, berehalakoa da eta bakoitzaren baitan emozioa sortzen du, arrazoinamenduzko analisia saihestu dezake. Ikuslearen baitan ikusi duena gelditzen da. Telebistako irudiak prentsa idatziak baino azkarragoak dira, zuzeneko arrazoi hutsetik haratago, irudi bisualek ikusmolde politikoa moldatzen ahal lezakete.

Hedabide batzuk informazioa emaiterakoan neurrigabeko irudi baten bila dabiltza: saltegi erreak, bazterrak xehatuak, gazteria errebelatua… Hots karrikan direnak denak gaiztaginak. Eguneroko bizitzan zailtasunak direlarik, milaka jende manifestatzera etorriak direlarik, nork du abantaila holako irudien erakusteko? Holako informazioen emaiteko moldearen helburua ez ote...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016