Euskal diaspora | 2026ko Uztailaren 02a

Okinawan BMGn hildako euskaldunek badute non ohoratuak izan

EUSKALDUNAK OKINAWAN. 81 urte joan dira Okinawako gudua izan zenetik Japonian, eta aurten, lehenengoz, bertan hil ziren armada estatubatuarreko euskal soldaduen ahaideak hara bidaiatu eta parte hartu dute “Urei No Hi” egun eta zeremonia adierazgarrian. BMGko azken gudu edo bataila handia izan zen Okinawakoa, alimalekoa eta odoltsua. 240.000 presunatik goiti hil ziren, soldadu eta gerlariak batzuk, baina jende...

Euskal diaspora | 2026ko Ekainaren 25a

San Juan Suak euskal diasporan, Jesus Goñi Laia Saria, eta Okinawa

SAN JUAN SUAK. Andana polita dira munduan Euskal Herriko San Juan Gauaren ohidurari lotu besta, su eta elgarrateratzeak eginen dituzten Euskal Etxeak. Usaian bezala, Argentina da hitzordu gehien antolatu dituen herrialdea, data, hori bai, leku bakotxean ahal duten egunean egina. Izan ere guti dira 23an, San Juan egunaren bezperan bertan gauzatuko dutenak. Bildu ditugun hitzorduen artean Pergaminoko Lagun Onak, Buenos Aires probintzian, izan zen goiztiarrena,...

Euskal diaspora | 2026ko Ekainaren 18a

Euskal hildakoak Okinawan, Quebec eta Bizkarsoro, San Juan sua, musa, Udaleku, Pilota Camp...

OKINAWA, JAPONIA. Duela 81 urte, Bigarren Mundu Gerlan (BMG), Okinawako bataila sarraski izigarria izan zen. 240.000 jendetik goiti hil zen, heietarik 14.000 soldadu estatubatuar, eta 100.000tik goiti herritar okinawatarrak. Urtero, oihartzun handiko egun berezia da Okinawan ekainaren 23a, guzia geratzen baita han hil ziren guzien ohoratzeko, presuna guziak, bandera batekoak edo bestekoak, zibilak ala militarrak. Harrietan zizelkatu dituzte heien izenak....

Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 28a

Sei Euskal Etxe berri, pilotariak, Kattalin hazpandarra eta Andrea Bella uruguaitar euskalduna

SEI EUSKAL ETXE. Sei Euskal Etxe berri onetsi ditu ofizialki Eusko Jaurlaritzak: Alemanian (2), Frantzian (2), Uruguain (1) eta kanariar Uharteetan (1). Horietarik batzuk gazteak dira, azken urteetan sortuak, eta beste batzuk zaharxeagoak, orain deliberatu dutenak paperak bete eta ofizial bihurturik Munduko Euskal Etxeen Erregistroan sartzea, horrek ekartzen dizkien eskubide eta betebeharren jabe eginik eta, konparazio, heldu den urteko Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean...

Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 21a

Hegoa Etcheverria eta Emilie Barneche pilotariak txapeldun Mikelunen; ongi etorri, Fresnoko “Izen Gabe”!

MIKELUNE. Saint Pierre eta Mikelunen bururatu berria da joan den igandean astebete iraun duen pala txapelketa, “Auberge Quatre Temps” eta “Udaberri” izenpean. Euskal Herritik gomitaturik, Emilie Barneche mehaindarra eta Hegoa Etcheverria itsasuarra joan dira, bertako pilotariekin lehiatzeko. Eta partidak egunero jokatu ondoren, ebiakoitzean atsedena hartu eta igandean izan ziren finalak, bi pilotari euskaldunak orori nagusiturik. Lehen aldia zuten St Pierren eta...

Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 14a

Bakersfieldeko piknika, Bruselako Gazte Eguna, NEBC piknika eta Ramon Zugazagaren erretreta

BAKERSFIELD. Guzia prest da Bakersfield-en, maiatzaren 23 eta 24ko asteburuan eginen den Euskal Bestarako. Bezperan, ortziralean, emanaldia antolatu du CSUB unibertsitatean Euskal Ikasketa Institutuak, “Karmele” euskal filma emanik, zuzendari duen Asier Altuna bertaraturik. Ebiakoitzean, mus txapelketa (8:00), eguerdiz bazkaria, pilota partidak bertako eta Euskal Herriko pilotariekin (nafartarrak, Javier Oscoz, Hegoi Txoperena, Aitor Alduntzin eta Unax Apeztegia)....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016