Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 14a

Bakersfieldeko piknika, Bruselako Gazte Eguna, NEBC piknika eta Ramon Zugazagaren erretreta

BAKERSFIELD. Guzia prest da Bakersfield-en, maiatzaren 23 eta 24ko asteburuan eginen den Euskal Bestarako. Bezperan, ortziralean, emanaldia antolatu du CSUB unibertsitatean Euskal Ikasketa Institutuak, “Karmele” euskal filma emanik, zuzendari duen Asier Altuna bertaraturik. Ebiakoitzean, mus txapelketa (8:00), eguerdiz bazkaria, pilota partidak bertako eta Euskal Herriko pilotariekin (nafartarrak, Javier Oscoz, Hegoi Txoperena, Aitor Alduntzin eta Unax Apeztegia)....

Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 07a

Erroak berreskuratzen, SLCn euskal lekukotasun emaile eta Karmele

BRANDSEN, ARGENTINA. Bilkura berria eginen dute aste huntan Buenos Aires probintziako Brandsen herriko euskaldunek. Argentinako beste hamaika lekutan bezala, bada bertan jende andana euskal arbasoduna, eta euskaldunak bertako historiako parte izan dira, baina denborarekin hori lausotzen joan zen. Ez da sekula egon Euskal Etxerik Brandsenen. Hondarreko urteetan herritar batzuk heien euskal erroez galdegiten hasi ziren, horietarik bat Cristina Juliarena: ikertzen hasi eta 21...

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 30a

Larunbat huntan hasiko da AEBn 2026ko euskal piknik eta besten sasoina

FRESNO, KALIFORNIA. Fresnon abiatuko da heldu den larunbatean, maiatzaren 2an, Estatu Batuetako 2026ko euskal piknik eta besten sasoina. Fresnoko Euskal Etxea antolatzaile, Campos Anaien Farman eginen da, euskal mezarekin (10:00) hasirik. Programak bilduko ditu kabalkada, euskal dantzariak, klika, pilota, musika, bala, eguerdiz bildots errea eta arratsaldean ogitartekoak. Ez dira mus partidak erefaltako. Giroa berotzeko, bezperan, ostiralean, piknik...

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 23a

Gernikako Bonbardaketa, Mercomus, Las Vegas, irakurleak, Valentzia eta Bordele

GERNIKA. Heldu den igandea apirilaren 26a da eta Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrena. Anitz izanen dira oroitzeko ekitaldiak baina Diasporako bi hautatu ditugu: Txileko Santiagon hamar egunez “Gernikako bonbardaketa: Artea, Estetika, Memoria eta Giza Eskubideak” izenpean egiten ari diren erakusketa, “Gernika 3724” margolan eta hitzaldi eta mahai-inguruak. Eta apirilaren 26an berean Berlingo Guernica-Platz-eko ekitaldia, lore-sorta ezarriz txelo baten zuzeneko...

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 16a

Harriague Astea, FEVA lehendakari berria, bekak, Reala... eta gehiago

SALTO, URUGUAI. Astelehenean hasi eta heldu den larunbateraino ari dira ospatzen “Harriague Astea” Salton, Herriko Etxea eta “Saltoko Euskaldunen Taldea” elkartea antolatzaile, heiekin lankide Mahastizainen Elkartea, INAVI Institutua, Turismo Ministerioa eta Errepublikako eta EHU Unibertsitateak. Urtero antolatzen duten kultur aste honek bertan kokatu zen Pascal Harriague (1819-1894)hazpandarra ohoratzen du, eta honek herrian sortu...

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 02a

Aberri Eguna, Aita Antton eta Obabakoak

ABERRI EGUNA. Munduko Euskal Etxe frangotan ez dira oraino itzaliak Korrikaren oihartzunak (bai, aurten inoiz baino gehiago izan dira bat egin duten Diasporako jende eta elkarteak) eta hemen dira Aste Saindua eta Aberri Eguna. Aberri Eguna tradizioa da Euskal Etxe askotan, Hego Amerikan bereziki, eta bere egunean bertan, aurten apirilaren 5ean, Caracas, New York, Montevideo, Mendoza edo Necochea bezalako hiri eta Euskal Etxetan ospatuko da, besteak beste, baina frango...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016