Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Azaroaren 05a

Stop & Go, Hazkurri Bankua, Arantxa Urretabizkaia eta Ganer-hustea

Janine Urruty

Stop%20%20Go_%20Hazkurri%20Bankua_%20Arantxa%20Urretabizkaia%20eta%20Ganer-hustea

Stop & Go

Iragan hilabete osoan iraun duen animazio baten bidez, pantailen erabileraz gogoetarazi nahi izan da. Pantailak, sare sozialak eta oro har tresna numerikoak molde arrazoituan erabiltzen ikas daiteke. Bistan da horretarako bertze denbora-pasa batzuk ere ezagutarazi behar direla. Proposamen anitz izan da. Bertzeak bertze, “Begiak altxa, pantailatik haratago gertatzen dena irudika ezazu” deitu obra egin da.

Karia horretara, azaroaren 5ean, buraso eta haurren arteko tailerrak, berri hartzeko guneak, planetarium puzgarri bat eta gorago aipatu obraren aurkezpena izanen dira Hazparnen (17:00) eta Chalumeau kolektiboak inprobisazio bat eskainiko du (19:00). Uhaldia baserriaren food truck-ari esker, tokian berean jaten ahalko da.

Bestea ezagutzeko, harekin solastatzeko eta aterabide berri batzuen aurkitzeko parada izan nahi du elgarretaratze horrek. Hitzordua Harana plazan da.

Hazkurri Bankua

Denek dakigu egitura horrek zein lan baliosa eta beharrezkoa egiten duen orain gure gizartean. Baina emaiteko, ukan behar da… eta horretarako denen laguntza galdegina da. Azaroaren 6an eta 7an, Hazparneko Sozial Zentroak, bere partaideeri esker, janari-bilketan parte hartuko du. Herriko supermerkatuen ateetan izanen dira emaitzen zain. Arrain-kontserbak, jadanik kozinatu jakien kontserbak, azukrea, kafea, biskotxak, etxea eta norbera garbitzeko produktuak… Hara beharrezkoak diren gaiak.

Arantxa Urretabizkaia

1947an sortu zen. Kazetaria da lanbidez, eta prentsa idatzian, irratian nahiz telebistan egiten du lan. Poesia idazten hasi zen eta, 1982an, Kritika Saria lortu zuen “Maitasunaren magalean” poema-liburuarekin. Eleberriekin jarraitu zuen gero.

Narratibaren alorrean, “Zergatik, Panpox” (Hordago, 1979), “Koaderno gorria” (Erein, 1998), “3 Mariak” (Erein, 2010, Kritika Saria urte berean), “Zuri-beltzeko argazkiak” (Pamiela, 2014), “Bidean ikasia” (Pamiela, 2016, Euskadi Literatura Saria 2017an) eta “Azken etxea” (Pamiela, 2022, Euskadi Literatura Saria 2023an) dira haren lanik ezagunenak. Horiek guziak gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzatan argitaratuak izan dira.

Haren entzuteko eta harekin solastatzeko parada emaiten du HAIK taldeak azaroaren 14an, Hazparneko mediatekan (15:00).

Ganer-hustea

Azaroaren 15erako ganer-hustea antolatu du Eclosion elkarteak Harana gunean (8:30-17:00). Elkarte horrek dantza, zirkua eta gorputz aktibitateak eskaintzen ditu haur eta helduentzat.

Egun hartan erosgai anitz prezio onean aurkituko dira, eta hor berean jaten eta edaten ahalko da egun guzian. Zerbait saldu nahi duenak mahai bat ukan dezake, kanpoan edo barnean.

Izena emaiteko: eclosion64@gmail.com edo 06-07-42-11-16.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016