Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Azaroaren 05a

Kontseiluko biltzarra, Oilo errule banaketa, ''Uztaritze oroituz'', Tailer berri eta Bigarren tailer berri

Beñat Soulé

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegun arratsean iragan da Lapurdi gelan, 24 hautetsirekin. Hastapenean Bruno Cendrès oposizioko kontseilariak irakurri du mozio bat handizki salatzen eta kondenatzen duela frantses eskuin muturreko politikari batzuen aiherkundea Antton Rouget, herriko seme kaeetari ikertzailea, mehatxu pean ezarriz, Jordan Bardelaren erranez artikulu bat eginik. Jarrera horrekin berak eta bere hautetsiek sustengu osoa ekarri diote auzapezari eta gehiengoari. Hona ondotik aho batez onartu gaiak:

- Helgarritasunerako herri batzordean 6 elkarteren izendatzea (Ugecam, Frantses

paralizatuena, Eskuz-Esku, Soie, Hegalak eta Valentin Hauy).

- Segurtasunerako eta gaizkintzaren prebentzioan tokiko kontseilu bat sortzea.

- Leihorrondon Omage enpresari lur zati bat uztea.

- Mailiarenean ''Habitat Sud Atlantic'' sozietateari 3 lur zati saltzea (755.000 euro

BEZik gabe).

- Funtzionario batek duen enplegu baten lan denbora aldatzea.

- ''Jakinola'' elkarteari Gaztelondoa gela alokatzearen prezioa finkatzea.

- ''Soie'' elkarteari ezohiko diru laguntza baten emaitea (1.010 euro).

- Herritarren parte hartzearen araudiaren onartzea.

- Gazteen herri kontseiluaren barne araudia onartzea.

- Euskal kulturarentzat baliabide zentro baten sortzea, Lota jauregiaren jabetza eta

1.110 m2 lur eremuaren Herri Elkargoari transferentzia.

- Hondarkinak nonahi uzten dituzteneri isunak ezartzea.

- Elkargoaren energia trantsizioaren alde erabaki egitaraua mantentzeari buruzko

mozioa.

Gai bakar batean, auzo batzordeetako araudien onarpenean, ezkerreko hautetsiek kontra bozkatu dute. Hurrengo biltzarra abenduaren 9an izanen da.

Oilo errule banaketa

Zero hondarkin izatearen politika segituz eta Bil ta Garbiren obra osatzeko, Herriko Etxeak eskaintzen ditu bi oilo errule, galdeginen duten familieri. Oiloen banaketak hasiko dira azaroko hilabete honetan. Interesatua denak eta gehiago argitasunentzat harremanetan sartu daiteke Picabea anderearekin helbide huntan: v.picabea@ustaritz.fr.

''Uztaritze oroituz''

''Uztaritze oroituz'' ekitaldiak izanen dira azaroaren 9tik 15era 14/18 eta 39/45 gerlez. Egun horietan, gazte kontseiluarekin partaidetzan, erakusketa bat emana izanen da mediatekan, irekitze tenoretan bisitatzen ahalko dena. Azaroaren 10ean Eric Mailharancinen mintzaldia izanen da Lapurdi gelan (19:00) eta 11n gerlako hilen oroitarri aitzinean ospakizuna, beste egunetan eskoletako haurrekin bakearen inguruko irakurketak mediatekan (11:30).

Tailer berri

CCAS herriko ekintza sozialen zentroak tailer berri batzuk antolatzen ditu jende heldueri irekiak hiru ortzegunez azaroko hilabete honetan. Gai orokorra: denentzat memoriaren sustatzea eta numerikoarekin autonomo gelditzea. Lehen ortzegunean, 12an, tauleta batzuekin landuak izanen dira: memoria, arreta, logika eta kontzentrazioa (10:00-11:30). Bigarren ortzegunean, 19an, smartphone-arekin landuko dira gauzen antolaketak, agendak eta argazkiak (10:00-11:30). Hirugarren eta azkena 26an, beti ordu berak, tauleta batzuekin landuko dira: trukaketak, aplikazioen aurkikuntza memori eta oroitzapenentzat eta laguntasuna giro onean. Tailerrak iraganen dira Herriko Etxeko Apalaga gelan. Parte hartzeko izenak eman daitezke CCAS zentroari telefono honetan: 05-59-93-38-91.

Bigarren tailer berri

CCAS herriko ekintza sozialen zentroak bigarren tailer berri bat proposatzen du ASEPT erakundearekin partaidetzan. Tailer hori “Sous mon toit-Nire teilatupean” izendatua, iraganen da azaroaren 17tik abenduaren 15a arte, bost ekitalditan. Gai hau zehatzago agertuko da heldu den astean baina galdegiten dute oraindanik izenak emaitea helbide elektronikoan: ccas@ustaritz.fr edo telefonoz: 05-59-93-38-91.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016