Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Azaroaren 05a

Antzerkilarien berri

Unai Garra, Ttale Lafitte, Eñaut Garra, Nagore Gaztanaga, Laida Borda, Betti Lafitte, Uhaina Garra, Jokin Etchart, Johane Oyhenart eta Eulali Lafitte
Unai%20Garra_%20Ttale%20Lafitte_%20Enaut%20Garra_%20Nagore%20Gaztanaga_%20Laida%20Borda_%20Betti%20Lafitte_%20Uhaina%20Garra_%20Jokin%20Etchart_%20Johane%20Oyhenart%20eta%20Eulali%20Lafitte

Urriaren 10ean herriko gazteek Pantzo Hirigaraik idatzi Antton eta Mariaren “Jendarmak” antzerki laburrak eman zituzten Artetxean. Arrakasta ederra ukan zuten gelaren bete ikus-entzule bildurik, denak loriatuak horien trebetasuna ikusiz. Erran behar da Peio Berterretche taula zuzendari adituak ederki lagunduak zituela.

Publikoan adin guzietakoak baziren, horietan ikastolako haur andana, euskara zinez beren hizkuntza dutelako seinale ona.

Ondoko bi aldi hauek azken emanaldiak izanen dituzte:

- azaroaren 10ean asteartez Uztaritzeko ikastolan (19:00)

- azaroaren 22an igandez Beskoitzeko Bixintxo gelan, hango bereko ikastolaren alde (17:00).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016