Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Azaroaren 05a
Legarraldeko lurrak laborantzarako atxikiak eta Euskararen Urtaroa, kantutik jokora
Irati Esparza Guimon
Legarraldeko lurrak laborantzarako atxikiak
Legarraldeko etxaldean laborantza errentamenduak izenpetu ditu Hendaiako Herriko Etxeak. 2018an salmentan ezarri zutelarik abiatu zen lur horiek laborantzarako begiratzeko egitasmoa. Orotara, 19,5 hektarea inguru ditu etxaldeak Hendaia eta Urruña artean, horietarik 11 pasa Hendaiako lurretan. Errentamenduen bidez, laborariei bertan irauteko aukera eman eta tokiko salmenta sustatu nahi ditu herriak.
Euskararen Urtaroa, kantutik jokora
Azaroaren 6an, ostiralez, Kantuz Kantu saioak irekiko du Hendaiako Euskararen Urtaroa, (17:00-19:00). Ondoko asteburuan jokoak hartuko du lekukoa Gaztelu Aretoan. Azaroaren 14an eta 15ean, Jokorin elkartearekin euskaraz jostatzeko parada izanen da, urririk eta denei irekirik (14:30-17:30). Hilaren 28an, toki berean, Garbiñe Ubeda idazleak euskarazko diktaketan parte hartuko du. Kolegioko eta lizeoko ikasleak nahiz helduak gomitatuak dira (15:30).




