Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Azaroaren 05a

Jai Alaia konpontzeko lanak prestatzen eta Lafitenia hondartzaren geroaz gogoeta abiatu dute

Irati Esparza Guimon

Jai Alaia konpontzeko lanak prestatzen

Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak eskaintza deialdia zabaldu du Jai Alaia konpontzeko, segurtasuna hobetzeko eta eraikina indarrean diren arauetara egokitzeko. Hamahiru asteko lanaldia aurreikusi du. Merkatua hiru zatitan banatua da eta enpresek zati baterako edo gehiagotarako aurkez dezakete beren eskaintza. Azaroaren 23an, astelehenez, bururatuko da epea.

Lafitenia hondartzaren geroaz gogoeta abiatu dute

Erromardin eta Senixen egin egokitzapenen ondotik, Lafiteniaren aldia heldu da. Itsasbazterra gibelerat doala kontuan hartuz, hondartzaren ingurua nola antolatu aztertzen hasi da Herriko Etxea. Urriaren 24rako auzotarrak, ibiltariak eta bisitariak gomitatu zituen proiektuaz arduratzen den taldearekin mintzatzera. Lekua egunero erabiltzen dutenen esperientziatik abiatu nahi du herriak, egokitzapenak zehaztu aitzin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016