Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 05a
Jai Alaia konpontzeko lanak prestatzen
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak eskaintza deialdia zabaldu du Jai Alaia konpontzeko, segurtasuna hobetzeko eta eraikina indarrean diren arauetara egokitzeko. Hamahiru asteko lanaldia aurreikusi du. Merkatua hiru zatitan banatua da eta enpresek zati baterako edo gehiagotarako aurkez dezakete beren eskaintza. Azaroaren 23an, astelehenez, bururatuko da epea.
Lafitenia hondartzaren geroaz gogoeta abiatu...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Halloween familian, Foch plazan
“Jokantuz, un air de jeu” elkarteak Halloween ospatzeko gomita luzatzen die haur eta helduei urriaren 31n, larunbatez, Donibane Lohizuneko Foch plazan. Arratsaldean hainbat animazio urririk eskainiko dituzte: makillajea, argazki txokoa, mozorro eta kuia lehiaketak, baita munstro ttipien dantzaldia ere (15:00-20:00). Askaria eta jateko arinak ere izanen dira.
Arratsean, “La maison hantée” komedia musikala aurkeztuko dute...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Elikagai hondakinen bilketa bereizia abiatua
Urriaren 5az geroztik, Elkargoak elikagai hondakinen atez ateko bilketa eskaintzen du Donibane Lohizuneko zenbait bizitegi kolektibotan. Hirigune historikotik kanpoko etxebizitza multzo jendetsuenak hunkiak dira. Zerbitzu bera Ziburun, Hendaian eta Urruñan ere ezartzen hasi dira. Bilketa berria ez da herritar guziei orokortua: bizitegi motaren eta kokapenaren arabera antolatua da.
Ekoizleak eta sukaldariak...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Etxebizitza sozialak: kopuruetatik harago, eztabaida
Etxebizitza sozialen bilana aztertu dute irailaren 18ko herriko kontseiluan. Aitzineko hirurteko helburuak gainditurik, Herriko Etxeak jadanik bete du 2026-2028 aldirako ezarritako 117 etxebizitzen helburua, eraikitako edo finantzatutako egitasmoei esker. Oposizioak bilana ontzat jo du, baina ñabardurak eginez: apaleneko etxebizitzen eskasia azpimarratu du. Lehendik diren etxebizitzak berritzeari lehentasuna ematea...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak lehen aldiz elkartu dira, diasporaren eguna kari. Diasporaren Eguna joan den irailaren 8an iragan da. Aurten, Jose Antonio Agirre lehen lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren baitan eguna antolatu da. Ikusgarri batez omendu da Agirre lehendakaria, erbestean hil zena.
Ekitaldi horren baitan elkartu dira lehen aldiz Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakari berria eta Imanol Pradales Euskal Autonomia...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Sartzea
Ikasturte berria abiatu da Donibane Lohizunen: 1.150 haur inguru itzuli dira hiriko ikastetxeetara, horietarik 690 sare publikoan eta 460 sare pribatuan. Herriko Etxeak 920.000 euroko aurrekontua bideratu du aurten lehen mailako eskolen funtzionamendura. Udan, gainera, hainbat lan egin dituzte eskola batzuetan, teilatuak, argiztatzea, aireztatzea eta berokuntza sistemak hobetzeko.
Senixeko hondartzaren inguruko lanak
Senixeko lanek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016