Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Azaroaren 05a
Irulegiko eskuaz mintzaldia
A. X.
Azken urteetan euskararen historian egin den aurkikuntza arkeologiko inportanteenen artean kokatzen da Irulegiko eskuarena.
Iruñea ondoko Aranguren herrian da Irulegiko mendixka, eta Aranzadi Zientzia Elkartea han ari da indusketa edo miaketa lanetan.
Mattin Aiestaran, eskua atzeman zuen arkeologia taldearen eramailea, Urepelen izanen da aurkikuntza hortaz xehetasunak emaiteko Azaroaren 13an, Amerikanoinea Interpretazio Zentroan (20:00).





