Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Azaroaren 05a

Ildo Xoriak koruaren lehen kantaldia

Peio Soulé

Ildo Xoriak korua errepiketan
Ildo%20Xoriak%20korua%20errepiketan

Ildo Xoriak koru mistoa sortu da Ortzaizeko Baigura Kantuz korala eta Lagun Alai Baigorriko korua bateratuz. Bi taldeetako kantari batzuk elgarretaratu dira eta horiei Iholdiko kantari batzuk lotu dira. Jean-Paul Idiart ortzaiztarrak kudeatzen du koru berria. Errepikak hasiak dituzte zonbait hilabete hauetan. Bere lehen kantaldia eskainiko du Ortzaizeko elizan, azaroaren 8an, igandearekin (16:00). Sartzea urririk da baina ateratzean bakoitzak uzten ahalko du nahi duena. Toto eta Lolo bikoteak segurtatuko du lehen zatia. Bikote hau Xitoak musika taldean ari izanak dira aitzineko urteetan eta lehen emanaldi horretan lehen zatia eman ondoan koru berria lagunduko dute beren musikaz. Ortzaizekoaren ondotik, bertze bi kantaldi emanen ditu koru berriak, Iholdin azaroaren 29an eta Baigorrin abenduaren 6an, biak igandez eta ber tenorean (16:00).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016