Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Azaroaren 05a

Heriotze, Hilarriak eta Dantzaldi

Baigorriko hilarriak
Baigorriko%20hilarriak

Heriotze

Sortzez baigorriarra zen Jean Marie Arcocha 74 urtetan zendu da Biarnon. Bizanos-eko hiletxean egin den omenezko zeremoniaren ondotik, gure herrian ehortzi dute asteazkenean. Doluminak Françoise arrebari eta familia guziari.

Joelle Semerena (Courtois sortua) 70 urtetan zendu da Baionan. Ehorzketako meza Baigorriko elizan iragan da, joan den ibiakoitzean. Doluminak Pierre senarrari, Maite alabari, anai arreberi eta familiari.

Hilarriak

Omiasaindu kari, herriko langileek eta laguntzailek hilarrien apaintzeko eta edertzeko egin duten lana berriz miretsi ahal izan dugu.

Dantzaldi

Arinki elkarteak antolaturik eta Biak taldeak alaiturik, dantzaldi bat iraganen da Plaza Xokon heldu den azaroaren 8an, igandez (15:00-17:00). Sartzea eta ats-askaria 10 eurotan dira. Xehetasun gehiago nahi balin bada, telefono zenbaki bat: 06-83-31-31-85.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016