Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Azaroaren 05a

Perkainen Itzalean dokumentala

Azaroaren 8an, igandearekin, Perkainen Itzalean dokumentala proiektatua izanen da Sanoki gelan (16:00). “Nun Habila Perkain” eta “Perkainen Haritik” dokumentalen ondotik, aurten Perkainen Itzalean filmaren aldia dugu. Oraingo dokumentalak, 1924tik 2000ra arteko pilotarien historia aipatzen du, garai hartako oroitzapenak eta lekukotasunak bilduz. Dokumental honen berezitasuna da agertzen diren eta hitza hartzen duten lekukoak oraingo belaunaldietakoak direla. Haien oroitzapen eta lekukotasuneri esker, pilotaren historiaren garai bat ezagutzeko parada izanen dugu, beti irudi miresgarriz apaindua den film baten bidez. Ongi etorri deneri!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016