Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Azaroaren 05a

Donamartirin arra-bestak eta Sagardotegi ateraldia

Xabi Thicoipe

Donamartirin arra-bestak

Azaroaren 28an, Donamartiriko gazteriak arra-bestak antolatuko ditu besta egun baten inguruan. Eguerditan bazkaria proposatua da herritar guzieri. 25 eurotan helduentzat eta 8 eurotan haurrentzat, Erreserbatzeko, izenak eman behar dira azaroaren 10a aitzin Olivier (07-64-82-31-88) edo Coralie (07-61-48-46-82) deituz. Arratsean, Donamartizki izen pean, deneri idekitako gaualdi bat izanen da, Mul'n Jul taldeak alaiturik.

Sagardotegi ateraldia

Donamartiriko gazteriak baliatzen du arra-besten aukera otsailaren 20an antolatuko duen sagardotegi ateraldirako izenak hartzeko, beti ere azaroaren 10a aitzin. Larunbat eguerdiz Astigarragan iraganen da eta autobusa kopuruaren arabera erreserbatuko da, abiatzea eguerditan eta itzultzerakoa gauerditan izanen direlarik. Olivier edota Coralie deituz izena eman dezakezu.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016