Orotarik | 2026ko Azaroaren 05a

Kukumarro

Xarles Videgain

Omiasaindu (2): Hilen eguna


Bestorduz erran bezala Omiasainduz sainduak ohoratzen ohi dira baina egun hartan berean jende anitz hilerrietan ibiltzen da familian hil direnen oroitminez, nahiz ontsalaz hilen eguna biharamunean den. Hil zaizkigunak ez ditugulako ahanzten. Duela guti, Arruta Apateko Jean-Pierre Mendibourek erraiten zigun: Hil diren familiakoez gutartean mintzatzen gareno, ez dira guziz hilak. Solas ederra eta egia borobila, hil aitzineko egunetan Jean-Pierrek eskaini ziguna. Zendu diren askaziak eta lagunak ospatzen eta aipatzen ditugu nolazbait gure gogoan biziarazi nahiz.

Omiasaindu eta hilen eguna beraz elkarri lotuak dira. Zibilizazio anitzetan hiltzea bidaiarekin konparatzen da. Bidaia hori haatikez da joan jina: mundu honetatik joaiten gara, gutitan baizik ez gara etortzen berriz mundu honetara, nahiz halakorik aipatzen den ondoko lerroetan. Zibilizazio anitzetan ere hiltzea gaztigu gisa ekarria da. Gizakiek konparazione jainkoek manatua hautsi dutelako, ondotik gaztiguz hil behar dira. Eta herri batzuetan badago Herioaren jainkoa, hala nola, Grezian Thanatos deitzen dena, Nux-en haurra (Nux hori Gaua da) eta Chaosetik sortua da. Hilen aldeko egunak munduan gaindi ezagunak dira, izan dadin Erroma denborako Parentelia festa edo gaur egunean Txinan ospatzen den Qing-ming delakoa.

Hiltzea bidaia balin bada, laguntza emaitea zor zaio hil denari. Zor zaio azken agurra behar den bezala egitea. Aitzitik, desohoragarri zen besterik egitea, hots ospakizunarik ez egitea: orduan gaztigua bikoitza zen. Konparazione, Xabier Elosegik ongi erakusten duen bezala, Senpere herrian 1729an hil zen Marsans Papol Harizmendiko semea. Gizon hori atzeman zuten gorputz, ostatu baten inguruan. Bere buruaz beste egin zuelakoan ez zen elizan sartu haren gorputza: gehiago dena hura mespretxatu nahiz, gorputza kereta bati loturik eta orgetan eraman zuten merkatu plazaraino eta zonbait hilabetez egon zen usteltzen soto batean. Azkenik ohoinek hil zutela eta bere buruaz ez zuela besterik egin frogatua izan zen. Orduan onartua izan zen ehorzketak plantan ospatzea.

Erran bezala, sinestea bada hil den jendea gutartera etor daitekeela. Haur denboran entzuten genuen etxe batzuetan gauaz azantza bazela. Besteak beste, arima erratuak, eta Xiberoan herots-egile deitzen ziren etxera etortzen ziren azantz-egile horiek. Entzun dut ere paper eta idazteko zerbait mahai gainean uzten zela. Biharamunean paperean markatua omen zen zer nahi zuen arima horrek, hala nola utzi zituen zorrak etxekoek pagatzea. Garazi inguruko herri baten hilarrietan ikusten dira harrian emanak ‘arima erratua’ hitzak.

Ipuin batek istorio bertsua kontatzen du. Jaun Deko du izena ipuinak (frantsesez Jean de Calais horrela euskaratua izan da). Ama batek semea badu marinel dena. Ontzia amak kargatzen du eta semea abiatzen da urrun. Portu batean jendeak ikusten ditu hil den norbaiten gorputza joaiten, hildako horrek bere zorrak pagatu ez dituelakoan. Jaun Dekok zer egiten du? Bere ontzian dagoen kargamentua saltzen du eta hilaren zorrak ordaintzen ditu. Ipuina luzatzen da eta azkenean hil den horrek gure gizona salbatzen du eta lekua hitzematen dio zeruan bere familiarekin. Euskaraz heldu da ipuin hori baina Europa guzian aski hedatua da.

Euskal Herrian kontatzen zutenaren arabera, hil ziren familiakoak etxean agertzen ziren eta haiendako etxekoek janari eta otordu nahitara prestatzen zuten. Hil zirenek hura jaten zuten eta beren herexak uzten zituzten supazter inguruan. Hori edo Eguberriz gertatzen zen leku batzuetan edo beste batzuetan zioten hilak agertzen zirela Omiasainduko eguerditik biharamuneko eguerdi artio. J.M. Barandiaranek bildu zituen sineste horien lekukotasunak Amikuzen eta Xiberoan bereziki.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/11/05

Euskal Selekzioa: Zazpi lurralde, selekzio bakar bat, Euskal Herri bat!

Euskal Selekzioa

Euskal%20Selekzioa:%20Zazpi%20lurralde_%20selekzio%20bakar%20bat_%20Euskal%20Herri%20bat!

Lehenik eta behin, gure zorionik beroenak Euskadiko selekzioari, Argentinan jokatu den munduko txapelketan lortu denagatik! Txalo handi bat pilotariei, entrenatzaileei eta federazioari, egiten ari diren lanarentzat eta lortzen ari diren garaipenentzat. Harro gira zuen lanaz, eta zuen alde gira! Gure nahia da zuen lorpenek gero eta oihartzun handiagoa ukan dezaten, eta euskal pilotaren izena mundu guzian zabal dadin.

Baina, bide horretan, argi erran nahi dugu: Euskadiko selekzioa lehen urrats bat bada ere, ez da aski. Euskal Herriko zazpi herrialdeak batuko dituen selekzio bat nahi dugu!

Mitxelena lehendakariak Gernikan ozen kantatu zuen: “Selekzio ofizilialak orain lehenengo partida. Pilota airean dabil, aurrerantz jira ta bira, nahiz oraindik ez den heldu Xiberura, Lapurdira, Baxe Nafarroara eta Nafarroaren erdira”.

Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotariak baztertuak sentitzen dira, eta egoera hori aldatu behar dugu. Euskal Herri bat gira, eta gure...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/05

Gau Beltza Santurtzin: gure sustraiak berreskuratzea guztion esku dago

Garai San Martín Alejandre, Santurtziko Gau Beltza herri-ekimenaren bultzatzailea

Batzuetan, herri baten ondarea berreskuratzeko ez da erakunde handirik ezta aurrekontu handirik behar. Nahikoa da norbaitek lehen urratsa ematea eta beste batzuek proposamenarekin bat egitea. Hori gertatu da Santurtzin Gau Beltzarekin.

Pertsona anonimo batzuk gara, gure ohiturak berreskuratzeko gogoz elkartu garenak. Interneten deialdi bat egin genuen, eta jendeak erantzun egin du. Ez gaude proiektu handi baten atzean; gure kultura bizirik mantentzeko, seme-alabei gure ondarea transmititzeko eta herrian elkartzeko gogoa dugu. Erantzun horrek argi erakusten du Santurtzin badagoela gure sustraietara itzultzeko nahia.

Gau Beltza ez da Halloween-en euskal izen hutsa, ezta kanpoko ospakizun baten kopia ere. Euskal Herrian, urteko zikloaren aldaketarekin, neguaren etorrerarekin eta hildakoen oroitzapenarekin lotutako hainbat ohitura izan dira. Herri batzuetan kalabazak hustu eta argiztatzen ziren; beste batzuetan, mozorroak jantzi, etxez etxe ibili eta gozokiak edo bestelako...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/05

Ezpulaperen Filosomia 101 istorio Xiberoan josiak Mixel Exekopar

Mixel Etxekopar

Akuarela Gillermo Ganuza.
Akuarela%20Gillermo%20Ganuza.

Zer libürü ote da?

Ezpulapea Altzai zokoan dagon etxea dügü, Athegarre altean, dena paret eta papatx den etxaltea. Zonbaitek dioe “Ezpulapeko sükaltean oilo bat larrütü zela”, hain beita patar. Ez date agian egia bena denborak hantzen dütü istorioak, ikusiko dügün bezala. Hogeigerren mentean ja hil zen leinü hortako azken filosoma, zonbaitek haren ikasbideen argien entzüteko xantza handia üken beitüe iganteko meza ondoetan filosomia eztabada handitan sartürik.

Filosomia diziplina Xiberoan sortü zen, Basabürüko Zuhurreko oihan altean. Filosofia eta fisionomiaren arteko erdibide gisa izan leite... Bena Xiberotar zonbait ezagützen badüzü, irakurlea, ontsa badakizü zer dabilan. Eta ez bada hala, libürü (in)util hontan sar zite gustüan. Mündüaren ikusteko manera bat düzü eskü artean, hebentik beretik, Xibero xoko hontarik, eta hebenko autoktonoen euskalkian.

Gillermo Ganuza Xiberoan bizi Donostiarrak akuarelak sortu...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/05

Haziak Mintzo

Jondoni Extebe eskola (Ezpeleta)

Lurra Osasuna: urte oso bateko proiektua


Aurten, Ezpeletako Jondoni Extebe eskolan, urte osoko Lurra Osasuna izeneko proiektua eramaten dugu. Proiektu honen bidez, ikasleek lurra, laborantza, elikadura eta Ezpeletako biperra hobeki ezagutzeko parada izanen dute.

Irailean eta urrian, eskolako ikasle guziek Ezpeletako Biperraren AOP interpretazio zentroa bisitatu dute. Han, AOP Ezpeletako Biperraren inguruko informazioak ezagutu dituzte eta batzorde organoleptikoaren dastaketa saio bat ikusi dute. Ikasleek ere beren zentzumenak erabili dituzte: begiratu, usaindu eta dastatu dute.

Lehen ateraldi bat egin dute Maritxu Lecuonaren GAEC Ezpela etxaldera. Han, biper landa bisitatu dute, biperrak bildu dituzte, eraldaketa tailerra ezagutu dute eta produktu batzuk dastatzeko aukera ukan dute. Urtean zehar, ikasleek biperraren ibilbidea segituko dute. Haziak bildu, biper haziak ereiten, landareen bizi baldintzak aztertzen eta, ondotik, biper landarea lurrean...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/05

Nerea Ibarzabal txapelketa segitzeko txartela

Menane Oxandabaratz

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako bigarren saioa Eibarren jokatu da, Nerea Ibarzabal gipuzkoarra lehen atera da 740 punturekin. Sartze guziak aitzin salduak ziren, 1.800 bertsuzale inguru elkartu dira Eibarko kiroldegian. Igotz Alkorta Irastorza gai-emailearen gibelean sartu dira sei bertsulariak, emazteak zirela nagusi. Nerea Ibarzabalek lortu badu txapelketan segitzeko aukera, bestentzat sailkatzeko aukera puntuazioaren arabera izanen da.Mementoan Beñat Gaztelumendi (733), Alaia Martin (722), Miren Artetxe (713,5) eta Oihana Iguaran (701,5) sailkatuak litzateke, ikusiko ondoko saioen puntuazioa.

Eibarreko puntuazioa:

Nerea Ibarzabal 740

Alaia Martin 722

Miren Artetxe 713,5

Oihana Iguaran 701,5

Nerea Elustondo 696

Asier Azpirotz 642,5

Asteburu honetan, Gernikan iraganen da (17:00), parte hartuko duten bertsulariak hauek dira: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka...

Irakurri segida


3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016