Orotarik | 2026ko Urriaren 22a
Bestorduz, arotzak munduan izan duen ospea, itzala aipatu nuen eta ofizio horrek han hemenka dituen izenen multzoa izanen da oraingo gure gaia. Arotzak, Iparraldean eta Nafarroako parte handi batean burdina sutegitik moldatzeko ideki ondoan, nahi duen moldean ezartzeko arras hoztera ez du uzten. Arte berezia badauka.
Haroztegi...
Orotarik | 2026ko Urriaren 22a
Mobilizazio berri bat urriaren 24an (10:30) Baionan BOUYGUES Immobilier bulegoen aitzinean Belfort karrika 9 (Alsace-Lorraine etorbidearen ondoan).
Marieneko hazlurrak babesteko borrokaldia duela 12 urte hasi zen eta gaur egun momentu erabakigarrian sartua da. Errekurtso juridikoek proiektuaren blokatzea eragin dute eta zonbait urtez, lur-urritasun eta hazlurren artifizializazioaren arriskuaz hautetsi nahiz herritarrak interpelatzeko bidea eman dute. Aurten eremuaren lau hilabeteko...
Orotarik | 2026ko Urriaren 22a
Gure Irratiak eta Entzun Ikus elkarteak IrratiaGIra sustengu kanpaina berriz abiatu dute udazken honetan. Iaz sortu komunitatearen helburua irratiaren etorkizuna segurtatzea da, entzule, norbanako eta enpresen ekarpenak bilduz. Azken hilabeteetako mobilizazioen ondotik, orain arteko sustengatzaileak eskertu dituzte, eta elkartasun mugimendua zabaltzeko deia egin dute.
Gure Irratiak egoera ekonomiko zailean segitzen du. Elkarte-irratien baliabideetan toki nagusia duen FSER...
Orotarik | 2026ko Urriaren 22a
Musu horrek ene bizia aldatu zuen edo, hobeki errateko, zangoz gora ezarri zuen. Betidanik, ene jendakiari hurbil izan nintzan eta amatxirekin harreman bereziak nituen. Eskolara joan aitzin, amak haren etxera eramaten ninduen lanerat goizik joan behar baitzuen. Gaueko arropetan nintzelarik, besotan hartzen ninduen eta kasik, ene ohetik amatxiren etxean nuen oherat pasatzen ninduen, bero beroa atxikitzen zuela boteila ur bero bati esker. Lagunekin eskolan, ez ginen segurrenik...
Orotarik | 2026ko Urriaren 22a
Iragan urriaren 13an, asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostiara.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten: astronomia, elektrizitatea eta plastinazioa.
Eguerditan, aro goxo baten laguntzaz, kanpoko eremuan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi, esperimentatu museo interaktiboan: ilusio optikoak, mekanika arloko moduluak, elektrizitatea...
Orotarik | 2026ko Urriaren 15a
Atzar gaitezen deitzen da Erramun Martikorena baigorriarrak duela guti plazaratu duen lan berria. Hamekagarrena du, beti bezala kantu herrikoiak eta olerkiak hunkituki xaramelatuz, kantu batzuren musika konposaketa ber-bisitaturik. Hamar kantuz osatua da: Etxea sutan, Bake xüxena (biak Jean-Louis Davant-enak), Libro etxen (Etxahun Iruri), Xori errexinoleta (herrikoia), Esposen otoitza (Xalbador), 1913ko uholdea (Erdure), Baigorriko otomobila Belexin (A. Mocho), Gatua Pitxitxi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016