Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urriaren 22a

Ikusi Mikusi, Uso besta eta Kirolak

Ganex

Ikusi Mikusi

Urriaren 9 eta 10ean iragan da Ikusi Mikusi azoka. Ikustekoa zen ortziralean bildu haur andana, Euskal Herriko alde guzietarik etorriak, Iparraldetik zein Hegoaldetik. Denbora goxoa pasatu dute 1.400 bat haurrek, joan den urtean baino gehiagok. Herriko gela guziak beteak ziren. Larunbatean, haur horien burasoak ere hurbildu dira, ez denak, bainan andana ederra, azokaren ikusteko eta liburu batzuen erosteko.

Uso besta

Uso besta ezeztatua izan da, ostatu bateko nagusiak AVC bat ukan baitu eta ospitalean baita. Hari sustengua adierazteko hartu dute erabaki hori. Hala ere, bertze ostatuetan usoak jateko aukera izan da: plazan bazkaldu ordez, jatetxe bakoitzaren gelan bazkaldu dute. Kuraia on eriari, eta espero dugu fite berriz ikustea bere ostatuan.

Kirolak

Pilota – Esku-huska trinketean, lehen mailan: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle, 40-19, Denek Baten kontra. Etxeberri Pacheco Manex-Zozaia Eñaut galtzaile, 40-24, Zaharrer Segiren kontra. 3. mailan: Alfaro Ellande-Irazoqui Iñaki galtzaile, 40-38, Abarratiaren kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran-Etxabide Olazabal Beñat galtzaile, 40-38, Azkaindarraken kontra.

Neskak palantxaz trinketean, 3. mailan: Indaburu Gaelle-Arotzarena Amaia galtzaile, 40-32, Denek Baten kontra. 4. mailan: Urrezti Leire-Etxeberri Pacheco Laida galtzaile, 40-38, Denek Baten kontra. Gazteak: Endara Elorri-Barreneche Astigarraga Intza galtzaile, 40-6, Kapito Harriren kontra.

Errugbia – Sarak 44-14 galdu du Billère-Lonsen kontra. Heldu den igandean Nafarroa taldearen kontra jokatuko du.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016