Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2026ko Urriaren 22a

Arrosa eta Artazuren arteko adiskidantza bizirik

Euskarak ditu bi herriak lotzen. (Pantxika Atchoarena)
Euskarak%20ditu%20bi%20herriak%20lotzen.%20(Pantxika%20Atchoarena)

Urriaren 10ean, larunbatez, Arrosako 45 herritar Nafarroako Artazu herrira joan dira, adiskidantza eta kulturaren inguruko egun baten partekatzera. Bi herrien arteko lotura XVI. mendetik heldu da, Domingo Iriarte arrosarra Nafarroan bizitzera joan zen garaitik. Historia komun hori bizirik atxikitzeko eta harremanak sendotzeko abiatu zituzten topaketa hauek, 2024an.

Artazuko herritarrek harrera beroa egin diete arrosarrei. Arteari eta eskulangintzari eskainitako erakusketa baten bidez, artista eta ofiziale anitzen obrak ezagutzeko parada izan dute. Ondotik, bazkari goxo baten inguruan bildu dira, solastatzeko eta elkar hobeki ezagutzeko.

Oroitzapen ederrekin itzuli dira arrosarrak, bi herrien arteko harremana segitzeko gogoz. Artazuko lagunak eskertu dituzte, harreragatik eta egunaren antolaketagatik.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016