Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 22a

Verdungo bataila (4/6)

Gilen Bacho

Verdungo batailaren oroigarria, 1916an egina
Verdungo%20batailaren%20oroigarria_%201916an%20egina

1916ko otsailaren 21eko egun honetan, infernuko uholde bat frantses soldaduen buru gainera erori zen baina, alemaniarren harridurarako, gizon zenbait bizirik atera ziren eta etsaiari buru egin zuten. Haien aterpeak ez ziren gehiago trantxadak, suntsituak baitziren, baina obus ziloak.

“Nire gaixo Robin, manua hor egotea da...”

Caures basora bakarrik, 80.000 obus erori ziren egun batez (hiru segundo bakoitz!). Driant Lotinant-koronelaren gizonen hiru laurdenak hil ziren baina 300 bat gizon oraino bizi ziren eta alemaniarrei buru egin zuten. Komandante, manu eta loturarik gabe, oso bakartuak, gizonak errabia gorrian borrokatu ziren, munizioak agortu arte. Driant-ek laguntza galdegin zuen baina laster ulertu zuen ez zela gizon berririk etorriko. Gauerditan, Robin lotinantak zer egin zezakeenez 80 gizonekin galdegin zion. Driant-ek hitz hauekin ihardetsi zion: “Nire Robin gaixoa, manua hor egoitea da...”, eta hor hiltzea gehitu zezakeen. Biharamunean, alemaniar bonbardaketa goizeko 7etatik goiti berriz hasi zen, zehatzagoa frantses lehen lerroei buruz, baina ber indarrarekin. Bonbardaketa eguerditan gelditu zen, isiltasun hertsagarri bati lekua utziz. Alemaniar infanteriaren eraso nagusia berehala hasi zen, molde guzietako armak erabiliz, sugar- jaurtigailuak barne. Frantsesak alde guzietatik atakatuak ziren eta, aldi honetan, ez zuten buru egin ahal izan, gibelera egin behar izan zuten. Driant-ek bere gizonei Caures basoa uztea eta Beaumont herriraino abiatzea, 2 kilometro gibelago, manatu zuen justu hil aitzin, buruan bala bat harturik.

“Atxiki, gosta ahala gosta”

Bi egunez, 1300 frantsesek 10.000 alemaniarrei buru egin zuten baina, azkenean, otsailaren 22ko egunaren bukaera aitzin alemaniarrek frantses lehen lerroak lehertu zituzten. Alemaniarrek Brabant, Haumont eta Beaumont-eko herrien kontrola hartu zuten. 23an, frantsesek berriz bi kilometro galdu zituzten, Verduni buruz. De Langle jeneralak bere gizonei “atxikitzea, gosta ahala gosta” manatu zuen, baina inor ez dago ezinezkoa egitera behartuta. 24an, egoera gero eta txarragoa zen frantsesentzat, alemaniarrak Verdundik 10 kilometrora baizik ez baitziren. Izialdura bulta bat hedatu zen frantses manamenduan. Manuak bat bestearen kontrakoak ziren. Tropa zenbait aitzina buruz igorriak ziren eta beste zenbait gibelera buruz. Loturak gero eta zailagoak ziren eta horrek ondorio ezin txarragoak sortu zituen (frantses artilleriak frantses soldaduei tiro egin zuen, artilleriako ofizierrek ez baitzekiten frantses soldaduek Samogneux herria oraino atxikitzen zutela). Pericard lotinantak “egun tragiko” horren izugarrizko deskribapena egin zuen: “Badirudi garaipenerako esperantza guzia galduta dagoela, orain bakarrik itxura salbatzen ahal da oren zenbait irabaziz azken erortzearen aurretik.” Arratsean, De Langle jeneralak gizonei gibelera egitea manatu zuen (Joffre jeneralaren baimena igurikatu gabe!), Verdungo gotorlekua salbatzeko. Ber mementoan, azkenean, indargarri izateko eskatu lehen soldaduak heltzen ari ziren, baina ez ote zen beranduegi?

Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016