Hegoaldean | 2026ko Urriaren 22a

Azaroaren 11ko greba orokorra

M.V.

Azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko deia berretsi dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek. Dei honekin bat egiten dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak. Etxebizitza eskuratzea bermatua izatea, higiezinen espekulazioa gelditzea eta langile klasearen pobreziari buru egitea ahalbidetuko duten neurriak aldarrikatu nahi dituzte greba honen bidez.

Deitzaileek salatzen dute egoera “jasanezina” dela, langile klasea pobretzen ari baita enpresen eta espekulatzaileen irabaziak handitzen ari diren artean. Horregatik, karrikak betetzeko eta egiturazko aldaketak sustatzeko deia egin dute.

Erakundeek salatu dute etxebizitza dela euskal langileak pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Ildo horretan, herritar guzientzat kalitatezko etxebizitza bat bermatzeko, hiru eraldaketa proposatzen dituzte: espekulatzaileak desjabetzea, espekulazio-praktikak debekatzea eta etxebizitza langile-klasearen beharren arabera antolatzea.

Gainera, berehalako neurriak galdegiten dituzte, hala nola etxegabetzeak gelditzea eta etxebizitzen prezioak apaltzea.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/10/22

Perturren desagerpenari buruzko erakusketa

M.V.

Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur. Biktimarik gabeko desagerpena izeneko erakusketa zabaldu dute urriaren 13an, Donostiako Okendo plazan eta azaroaren 2ra arte izanen da ikusgai. Erakusketa honen antolatzailea Gogora Memoriaren Euskal Institutua da. Estreina ekitaldian parte hartu dute Alberto Alonso Gogora Institutuaren zuzendariak, Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak eta Jon Insausti Donostiako auzapezak.

22 panelez osatua den erakusketak frankismoaren azken aldiaren eta Trantsizioaren testuingurua, Perturren bizitzaren azken hilabeteak eta 50 urteren ondotik oraino argitu gabe dagoen desagerpenaren egiletzari buruzko hipotesiak aztertzen ditu. Eduardo Moreno Bergaretxeren familiako argazkien, Perturrek eskuz idatzi gutunaren, orduko prentsako profesionalen irudien eta hemerotekako dokumentuen bidez, kontakizun historikoa eta oroimena eta giza eskubideak ardatz dituen ikuspegia uztartzen ditu erakusketak.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/22

Euskadi Literatura Sariak

M.V.

Euskadi Literatura Sariak-eko sariztatuak (Eusko Jaurlaritza)
Euskadi%20Literatura%20Sariak-eko%20sariztatuak%20(Eusko%20Jaurlaritza)

Joan den astean jakitera eman da zein izanen diren aurtengo Euskadi Literatura Sarien lehen irabazleak. Euskarazko literatura saria Ixiar Rozasek eskuratuko du “Narrugorririk” liburuarentzat. Yolanda Arrietaren “Zurtz” lanari joanen zaio euskarazko haur eta gazte literatura saria. Ilustrazio saria, berriz, Kike Ibañezek ukanen du “El diablo sobre ruedas” obrarentzat.

Ixiar Rozasen “Narrugorririk” lanaren kasuan, “egileak egiten duen literatur esplorazio lana” azpimarratu du epaimahaiak, “hizkuntzaren bidez adierazteko modu berriak bilatu eta literatura-generoen artean mugitu baita”.

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren sariko epaimahaiak Yolanda Arrietaren Zurtz obra hautatu du ume-zurztasunaren kontzeptuari ematen dion erranahi zabala eta iradokitzailearengatik. Literatura Lanaren ilustrazioaren epaimahaiak Kike Ibañezen lana saritu du “aparteko kalitate artistiko eta narratiboa” erakusten duelako. Testua laguntzeaz gain, marrazkiek...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/22

Nafarroako I + G + B eskumenaren transferentzia

M.V.

Nafarroako gobernuak eta Espainiakoak ikerketa, garapena eta berrikuntza (I + G + B) eskumena foru erkidegoaren esku uzteko hitzarmena adostu dute. Maria Txibite Nafarroako presidenteak adierazi du hori berri ona dela Nafarroarentzat eta nafartarrentzat, eta kontent agertu da eskumenak autogobernua indartzen lagunduko duelako: “I + G + B eskumenari esker, arlo horretan gaitasun handiagoa izango dugu erabakitzeko. Uste dut Nafarroan lan ona egiten zela arlo horretan, eta honek aurrera segitzen lagunduko digu, anbizio handiagoa izaten”. Presidenteak oroitarazi du lurralde berritzaile eta indartsua dela Nafarroa eta barne produktu gordinaren %2,34 inbertitzen duela sail horretan. Eskualdaketaren eragin ekonomikoari dagokionez, Espainiako Gobernuaren aurrekontuetan Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari dagozkion diru sailak hartu dituzte kontutan. Gaur egun, 829 milioi euroko balioa dute aipatu dituzten diru sailek, eta hortik 13,3 milioiren balioa dutenak pasatuko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/22

Lantegi berri bat Araban

M.V.

Velora enpresa taldeak ehun milioi euroko inbestimendua eginen du Araban, sare elektrikorako osagaiak ekoitziko dituen lantegi bat eraikitzeko. Egitasmoak laguntza publikoa ukanen du, Eusko Jaurlaritza eta Ekarpen funtsa ere partaide izanen baititu. Oraino ez dute zehaztu lantegia non kokatuko den, baina erran dute 2028rako bukatu nahi dutela, 2029aren lehen seihilekoan martxan ezartzeko esperantzarekin. Lantegi berriak ehun langile enplegatuko omen ditu.

Velora taldeak Andaluzian du egoitza, baina Euskal Herrian ez da arrotza, Haizea Wind Group sortu baitzuen Bilboko portuan haize errotetarako dorreak eraikitzeko. Enpresako arduradunek azaldu dutenaren arabera, lantegi berrian sare elektrikoak eta sare adimendunak hedatzeko beharrezkoak diren osagaiak eginen dituzte. Haien hitzetan, sarearen zabalkundea funtsezkoa da energia trantsiziorako eta ekonomiaren hornidura elektrikoarentzat, gaur egungo sarea bete-betea omen baita.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/22

EAEko ekonomiaren egoera

M.V.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak EAEko ekonomia zertan den azaldu du joan den astean. Datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) %2,2 emendatu dela aurtengo hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuz. Emendatze honen jatorrian daude bereziki zerbitzu eta eraikuntza sektoreak. Halaber, 12.700 lanpostu sortu dira, joan den urteko garai berean baino %1,3 gehiago.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/22

EHKO Mantangorria

M.V.

Urriaren 17an egin den Ordiziako azokan EHKOlektiboak EHKO Mantangorria zigilua aurkeztu du. Marigorri baten itxura duen logo honek Euskal Herri osoko etxalde eta elikagai agroekologikoak identifikatuko ditu. Ziurtagiria erdiesteko lau irizpide bete beharko dira: ekoizpena ekologikoa izatea, lekuan lekuko inguruneari lotua eta biodibertsitatean oinarritua izatea, etxaldean lan egiten duten pertsonen zaintza bermatzea, ekonomia sozial eta eraldatzailea izatea, hots, ziklo laburren bidez lan egitea.


...

Irakurri segida


3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016